Borrar
Igartubeitik udalekuei zuzendutako eskaintza berezia ezagutzera eman du.
Udalekuei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du Igartubeiti baserriak

Udalekuei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du Igartubeiti baserriak

MIRYAM GALILEA

Ezkio-itsaso.

Martes, 5 de julio 2022, 00:08

Igartubeiti Baserri Museoak Udaleku taldeei bideratutako eskaintza berezia sortu du aurten. Eskaintza honek, oihalgintza ardatz bezala izanik, Euskal Herriko istoriaren mezulari diren bi museo ezagutzeko aukera ematen du, taldeen ordutegien beharretara egokituz.

Alde batetik XVI. mendeko Igartubeiti baserrian murgildu eta bertan egiten ziren lanbide desberdinak ezagutuko dituzte haur eta gaztetxoek, horien barne liho landaretik oihala ehuntzeko lan gogorra nolakoa zen ikasi eta 'Oihala ehuntzea, hori bai Li(h)oa!' tailerraren bitartez oihalen egitura nolakoa den ikusi eta norberak bere oihal zatitxoa landuko duelarik telarean.

Honetaz gain, Zumalakarregi Museoarekin bisita bateratua ere eskaintzen du museoak, bertan XIX. mendeko moda ezagutu ahalko dutelarik. Honela garaiko gizartean murgilduko dira eta horretarako 'XIX.mendeko eleganteak' tailerra egiteko aukera izango dute haurrek, garaiko jantzien paperezko mozgarriak diren panpinekin jolastuz», azaltzen dute antolatzaileek.

Igartubeititik azaltzen dutenez, udalekuetarako prestatutako eskaintza hau taldeen ordutegi eta beharretara moldatzen da. Museo batera bisita bakarra egin daiteke, bi museoetara egun berdinean, bi museoetara egun desberdinetan, tematika bereziren bat landu nahi badute ere moldatu daiteke... «Hori bai garraioa beharko lukete museo batetik bestera joateko», gogoratzen dute Igartubeititik.

Biharko tailerra

Bihar goizean, familiei zuzendutako tailer berezi bat antolatu du Igartubeiti baserri museoak, hau udalekuetarako dagoen eskaintza bereziaren barne ere aurkitu daitekelarik.

Familiei zuzendutako tailer hau 'Ehundu!' deritzo eta asteazkenean, bihar, goizeko 11:30ean hasiko da Igartubeiti baserri museoan. Tailer honen bitartez ehungintza eta baserriko beste lanbideak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, amaieran euren ohiala ehungailuan sortuz. Honek ordu beteko iraupena izango du eta honetarako beharrezkoa izango da aurretik izena emateko, honetarako 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deituz

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du Igartubeiti baserriak