MIRYAM GALILEA
ezkio-itsaso.
Miércoles, 6 de julio 2022, 00:14
Udaleku irekiak hasi dira dagoeneko eta lehenengo egunetan ederki pasatzeko aukera izan dute bertan parte hartzen ari diren 50 haur eta gaztetxo inguruk, datozen lau asteetan zehar ekintzez jositako egitarauari helduko diotelarik.
Publicidad
Guztira 53 haur eta gazte parte hartzen ari dira aurtengo udalekuetan. Adinak desberdinak izanda, hiru taldetan banatu dira: handiak (9-13 urte), talde honetan 33 gaztetxo daude; ertainak (6-8 urte), bertan 12 haur kokatuz; eta txikiak (3-5 urte), zortzi lagunekin. Talde bakoitzak bere begiraleak ditu eta udaleku hauen ordutegia astelehenetik ostiralera da, goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean; lau astetan zehar ospatuko dira udalekuak, uztailaren 29a bitartean.
Haur eta gazte hauekin guztiekin lanean sei begirale ari dira, gehienak udalekuetan ezagunak direlarik: Miren Arratibel, Xuban Elgarresta, Alaitz Arratibel, Lierni Iraeta, Josune Castaño, eta Ainhoa Segurola. Hauekin batera ere praktiketako begirale bat dago, Jon Arratibel hain zuzen.
Aurtengo Udalekuak Herri Eskola eta bere inguruetan finkatuko dira oro har, egun batzuetan kanpora ekintza bereziak egitera joango badira ere.
Astelehenean herri eskolako inguruetan elkartu ziren eta lehenengo eguna izanda, aurkezpena eta ezagutza jolasak egin zituzten. Atzo, handiak eskulanak eta frontenisean Alegian egon ziren bitartean, txiki eta ertainak Alegira ere joan ziren txangoan. Gaur igerilekura joateko asmoa dute, eta bihar urtero bezala, San Fermin jaia ospatuko dute guztiek. Ostiralean, lehenengo asteko ekintzak agurtzeko handiak Zumalakarregi museoara joango dira eta ertainek eta txikiek berriz Igartubeiti bisitatuko dute.
Datorren asteetan zehar ederki igaroko dituzte egunak ere: igerilekua ez da faltako beti ere eguraldiak laguntzen badu, Ariztizabalera bisita, sukaldari eguna, Ezkiora txangoa, Ibur hipika, mozorro eguna, altxorraren bila, Pott keramika, ur jolasak, bizikleta...
Publicidad
Egitarau borobila dute mahai gainean aurtengo udalekuetan parte hartzen ari diren haur eta gazteek eta ziur ederki pasatuko dutela elkarrekin lau aste hauetan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.