Borrar

Ezkio

Udalekuetarako izen-ematea zabalik maiatzaren 19ra bitartean Ezkion

C.L.

ezkio-itsaso.

Lunes, 24 de abril 2023, 21:40

Aurtengoan ere udalekuez gozatzeko aukera izango da uda honetan Ezkion. Uztailaren 3tik 28ra bitartean gauzatuko dira, goizez, 10:00etatik 13:00etara bitartekoentzat, eta dagoeneko zabalik dago bertan parte hartu ahal izateko izen-ematea.

3 urtetik aurrerakoei zuzenduriko eskaintza da, eta izena ematen dutenen arabera antolatuko dira taldeak eta programa. Gainera, lehentasuna izango dute herrian erroldatuta dauden haurrek.

Izen ematea udaletxean egin beharko da, 943721303 telefonora deituta eta ordaineta eskudirutan edo transferentzia bidez egin ahal izango da. Haur bat duenak 50 euro ordaindu beharko ditu; bi dituenak 70 euro; eta hiru haur edo gehiago dituenak 85.

Izen emateko azken eguna maiatzaren 19a izango da. Gurasoei telefono zenbaki bat eskatuko zaie harremanetarako eta udalekuak hasi aurretik bileratxo bat egingo da beraiekin.

Begirale bila

Udaleku hauetan begirale gisa aritu nahi duenak ere zabalik du izen emateko aukera, kasu honetan maiatzaren 22ra bitartean. Horretarako, edota argibide gehiago eskatzeko, 943 721303 telefonora deitu dezakete interesatuek edota udala@ezkio.eus helbide elektronikora idatzi. Izena ematearekin batera, curriculuma aurkeztea ere eskatzen da.

Kontuan izango dira: 18 urte beteta izatea; begirale edo zuzendari titulua edota hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea; euskara egoki menperatzea (gutxienez EGA edo baliokide den tituluren bat izatea); eskarmentua izatea; eta herriaren ezagutza. Beharrezkoa ikusten bada, elkarrizketak egingo dira begiraleak hobeto ezagutzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetarako izen-ematea zabalik maiatzaren 19ra bitartean Ezkion