Borrar
Ezkio

Udaletxeko arkupetan Citypaq armairua jarri da, erosketak bertan jasotzeko

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Jueves, 26 de enero 2023, 22:53

Gaur egungo erosteko modua aldatu egin da eta internet bidez egiten dira erosketa asko. Kasu batzutan, ordea, erositakoa jasotzeko garaian arazoak izaten dira, banatzaileak ez baitu izaten non utzi. Horregatik, Udalak Citypaq izeneko armairua jarri du udaletxeko arkupetan, erosketak bertan jaso ahal izateko.

Citypaq hau erabili ahal izateko, herritarrak erregistratu egin behar dira eta udalak kode bat emango die. Horrela, edozein lekutatik erosten dela ere, bertan jasotzeko aukera ematen du zerbitzu honek.

Armairu honek Udalarentzat kostu ekonomiko bat duenez, erabiltzaileek 5 euroko kuota sinboliko bat ordaintzea erabaki da. Izena emateko eta bakoitzaren kodea jasotzeko udaletik pasa beharko da.

Udalak herritarrak gonbidatzen dituzte zerbitzu hau erabiltzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaletxeko arkupetan Citypaq armairua jarri da, erosketak bertan jasotzeko