![Udarako bisita eta familia jarduera berriak Igartubeiti Baserri Museoan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/01/media/cortadas/74659991--1248x748.jpg)
![Udarako bisita eta familia jarduera berriak Igartubeiti Baserri Museoan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/01/media/cortadas/74659991--1248x748.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 1 de julio 2022, 00:06
Igartubeiti Baserri Museoak udarako egitarau berezia aurkeztu berri du, bisita-tzen duenari kontakizun berriak eskaini eta Igartubeiti modu berri batean bizitzeko aukera emanez, ehungintza-sorkuntzaren bidez, esperientzia sentsorialei esker edo baserria bisitatzen dutenengan ondareari buruzko begirada berriak pizten dituzten kontakizun sortzaile berrien bidez.
Ehundu! familia-jarduera Igartubeiti baserria zeharkatzean da-tza, baserriko lanbideak ezagutuz, horien artean ehungintza. Amaitzeko, parte-hartzaileek ehundegian ehuna sortuko dute. Proposamen berri hau uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan eskainiko da, 11:30ean, ordu eta erdiko iraupenarekin.
Bestetik, «Egin ezazu zure sagar zukua» esperientzia sentsorial eta dinamiko dugu, hau sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarritzen delarik. Parte-hartzaileek sagarren usaina eta zaporea sentituko dute esperientzia honen bitartez, pisoiekin jo aurretik. Bisitariak sagarra jotzeko egiten ziren musika erritmoak praktikatzeko aukera izango du, kirikoketarekin lotutakoak. Birrindu eta prentsatu ondoren, muztioa dastatuko dute, beren lanaren fruitua. Esperientzia hau uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan izango da, 11:30ean, eta ordubeteko iraupena izango du.
Familia jardueran eta esperientzian parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan.
Museoa nork bere aldetik bisita daiteke, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioen bidez; bisita gidatua ere egin daiteke.
Ezagutu sagardoaren kultura, tradizioa eta balio soziala XVI. bisita gidatuen ordutegia honako hau da: 11:00eta euskaraz, 12:30etan gaztelaniaz; eta 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.
Bestalde, haurrek bisita ludiko batean parte hartzeko aukera izango dute baserri barruan. Beren piko-pikoak muntatu ondoren, objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen dira. Horrela, familiek baserriko ohiturak modu atsegin eta dibertigarrian ezagutuko dituzte, museoaren barnealdean eta kanpoaldean proba entretenigarriak eginez. Interesatuek familiaren liburuxka jaso ahal izango dute museoko harreran eta jarduera egin ahal izango dute beren kasara.
Igartubeitin murgiltzean, arkitektura paregabea erakusten duen zaharberritutako baserri bat aurkituko du bisitariak. «Gune oso berezia da, gozamenerako unibertsoa, hunkitzeko pentsatutako lekua. XVI. mendeko habe-dolarea dago bertan, duela 500 urte bezala sagardoa egiteko gai den Euskadiko dolare bakarra», azaltzen dute.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera (gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. menderako bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien eta mundu garaikidearen hasieraren garaia), sarrera bateratua eskaintzen dute museoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.