Borrar
Itsasoko Goiko ostatuko trasteak aterako dira espazioa egokitzeko.
Udazkeneko auzolanerako hitzordua datorren larunbatean jarri dute Itsason

Ezkio-Itsaso

Udazkeneko auzolanerako hitzordua datorren larunbatean jarri dute Itsason

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena emateko eskatzen dute, astegurua egin ahal izateko

El Diario Vasco

Ezkio-itsaso.

Lunes, 21 de octubre 2024, 20:14

Itsason dagoeneko jarri dute data aurtengo udazkeneko auzolanerako. Datorren larunbatean, urriaren 26an burutukoda. Ohi den bezala, Itsason 14:30ean elkartuko dira, taldeka aritzeko.

Hauexek dira egun horretan auzolanean egiteko aurreikusitako lanak: Herri-bideak garbitu (Ibur-Okiñarri-Sarriegi...); konposta trituratu; Alegiako Sindikatoko alboko ranpan luharrarekin lurra gozatu eta landareak jarri; Goiko Ostatuko trasteak atera eta hauentzako espazioa egokitu; Itsasoko elizako bajantea ipini; Inbaditzaileak kendu (San Lorentzo bidean-Altzigarragan); lorategiak atondu eta Kizkitzan gailurra errepasatu; egur mailak konpondu; sobranteko irteera-pareta konpondu eta komunak desmontatu.

Lanak egin ostean, 19:00etan, partaide guztientzat afari merienda eskainiko da Itsasoko plazako karpan.

Izena emateko

Izena ematea Itsasoko Udal Bulegoan egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943 47 77 90 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus. Izan ere, Itsasoko batzordeak azpimarratzen duenez, aurrekoetan bezala asegurua egiteko eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko lituzkete urriaren 24rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.

Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere eskularruak eramatea eskatzen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udazkeneko auzolanerako hitzordua datorren larunbatean jarri dute Itsason