Ezkio
Urrezko Aizkorako kanporaketa igande honetan Ezkion, San Miguel jaien barruanEzkio
Urrezko Aizkorako kanporaketa igande honetan Ezkion, San Miguel jaien barruanEl Diario Vasco
EZKIO-ITSASO.
Martes, 30 de abril 2024, 20:45
Ostiralean abiatuko diren San Miguel jaien egitarauaren barruan Urrezko Aizkorako kanporaketa izango da igande honetan Ezkion, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Profesionalen mailan Arkaitz Etxebeste, Mikel Larrañaga eta gaur Lazkaon jokatuko den kanporaketan sailkatutako beste bi aizkolari lehiatuko dira.
Publicidad
Azpimarratzekoa da, dena dela, 18 urtez azpikoen mailan, Unai Etxeberria 'Osinalde' ezkiotarrak ere parte hartuko duela. Harekin batera arituko dira Kimetz Oñederra 'Aittola', Amets Aristizabal, Ibai Emaldi, Joan Goikoetxea, Amets Kortina eta Oier Mitxelena. Herri kirolen erakustaldia osatzeko, harrijasotzaileak ere izango dira Unax Iruretagoiena 'Izeta VII' eta Naroa Arruti.
Udalak jakitera eman duenez, bestalde, gaur arte luzatu dute San Miguel jaietako bertso afari eta bazkarirako tiketak hartzeko epea. Festak ostiral honetan hasiko dira 18:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin. 18:30ean, sagardo dastaketari emango diote hasiera. 10 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita pintxoak ere. Ondoren, 21:30etik aurrera, bertso afaria izango da, Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarretaren parte-hartzearekin. Eta jaietako lehen eguna bukatzeko, 00:30ean hasita, musika izango da Iratzar erromeri taldearekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.