Patinaje ikastaro berri batean parte hartzeko aukera zabaltzen da berriro ere herrian.
Ezkio-Itsaso

Urriaren bukaeran herriko patinaje ikastaro berriak hartuko du martxa

Bost urtetik gorakoek parte hartu dezakete eta honetan parte hartzeko izena emateko azken eguna bihar izango da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 18 de octubre 2022, 23:02

Herritarren gogoa ezagutu ondoren, enpresa bat bilatu eta lehenengo patinaje ikastaroa antolatu zen urte hasieran herrian, honetan adin desberdinetako herritarrek parte hartu zutelarik. Handik geroztik hiruzpa lau ikastaro izan dira aurrera eraman direnak, batzuk teknika hobetzeko eta beste batzuk lehenengo hastapenetatik abiatu dira. Oraingoan beste ikastaro berri batekin dator Ezkio-Itsasoko Udala, eta honetan nahi duen oroko parte hartu dezake, patinatzen jakin edo ez.

Publicidad

Esperientzia bikaina izan dute orain arte herrian eraman den patinaje ikastaroan parte hartu duten haur eta helduek eta horrez gero berriro ere hau aurrera eramatea pentsatu du udalak. Horrela, honetan orain arte ikasitakoa hobetzeko aukera izateaz gain, interesdun berriek ere euren lehenengo pausoak emateko aukera izango dute. Ikastaroa bost urtetik aurrerako guztiei zuzenduta dago. Hilabetean behin, asteburu batean, eta hiru hilabetetan zehar aurrera eramango da ikastaroa oraingoan, lehenengo topaketa hilabete honen bukaeran izangod elarik eta honetan, esan bezala, bai aurretik izena eman dutenek eta baita interesdun berriek ere parte hartzeko aukera izango dute; izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Egutegia

Urriaren 29 eta 30n, azaroaren 5 eta 6ean eta azkenik, abenduaren 17 eta 18 an aurrera eramango da patinaje ikastaroa. Honen ordutegia ondorengoa izango da: goizeko 10:30etatik 12:00etara eta bigarren talde bat 12:00etatik 13:30era. Azkeneko ikastaroan egin zuten bezalaxe, oraingoan ere bi taldetan banatuko dira parte hartzaileak. Ikastaroa Alegiako pilotalekuan izango da eta eta parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela gogoratzen da, azken eguna bihar (urriak 20) izango delarik. Honetarako, Ezkio-Itsasoko udaletxeko telefonora deitu beharko da 943 72 13 03 zenbakira.

Kontutan izan behar da ikastaro honetan parte hartzeko bost urtetik aurrerako haurrek eman dezaketela izena; norberak bere patinak eraman beharko dituela; eta izena eman ondoren WhatsApp taldea egingo dela ikastaroaren berri emateko.

Ikastaro honen prezioa ondorengoa da: haurrek 30 euro ordainduko dituzte; eta helduek berriz 50 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroagatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad