![Ezkio-Itsaso : Urtarrilaren 30era arte zabalik Igartubeitiko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202301/15/media/cortadas/igartubeiti-U30953717976pUF--1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Ezkio-Itsaso : Urtarrilaren 30era arte zabalik Igartubeitiko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202301/15/media/cortadas/igartubeiti-U30953717976pUF--1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
C. L.
Domingo, 15 de enero 2023, 00:24
Igartubeiti baserri museoak Ars Natura erresidentzia artistikoa abiarazi du Barne Begiradak proiektuaren barruan. Proiektu honek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, landa-ingurunean bizitzeko moduak aztertzea proposatzen du. Erresidentzia Zerainen egingo da 2023ko otsailean eta martxoan. Egoitzaren iraupena otsailaren 13tik martxoaren 19ra bitartekoa izango da. Aurkeztutako proiektuek lurraldean bizitzeko modu berrien inguruko hausnarketak planteatu beharko dituzte, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta.
Deialdia Gipuzkoan bizi diren adin nagusiko sortzaile eta artista taldeei zuzendua dago. Arte bisualak, ikus-entzunezkoak, instalazioa, Land Art, argazkilaritza, soinua, antropologia, ikerketa, eskultura, performancea eta artistaren eta lurraldearen arteko elkarrizketa, ingurunearen espezifikotasunaren eta testuinguruaren barruan eta paisaiaren eraldaketaren ideiarekin lotuta dagoen adierazpen artistiko edo lan-ildo guztiak biltzen dituzten proposamenak onartuko dira.
Interesatuek euren zalantzak igartubeiti@gipuzkoa.eus posta elektronikoa idatziz argitu ditzazkete. Parte hartzeko, deialdian eskatzen den dokumentazioa bidali beharko da posta elektronikoz, urtarrilaren 30eko eguerdiko 14:00ak baino lehen, igartubeiti@gipuzkoa. eus helbidera. Balorazio Batzordearen azken erabakia otsailaren 6tik aurrera jakinaraziko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.