Borrar
Joseba Argiñano eskolako pilotari txikiekin egon zen eguneko irudia.
Ezkio-Itsaso: Urteko azken pilota erakustaldia, belaunaldi berrien eskutik
Ezkio-Itsaso

Urteko azken pilota erakustaldia, belaunaldi berrien eskutik

Ezkioko pilota eskolak jaialdia eskainiko du abenduaren 31an, 11:00etatik aurrera, bertako frontoian

C.L.

Ezkio-Itsaso

Domingo, 18 de diciembre 2022, 00:08

Ezkioko pilota eskolak Gabonetan eskainiko duen erakustaldia prestatzen darrai ilusioz. Abenduaren 31an izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, Ezkioko frontoian. Parte-hartzaile txikienek 5 urte izango dituzte eta haundienek 12 urte. Belaunaldi berrien urratsak ikusteaz gain, edan, jan eta solasaldian aritzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Antolatzaileek edariak eta pintxoak eskainiko dituzte debalde hurbiltzen direnentzat.

Erakustaldiak hiru atal izango ditu. Alde batetik, eskolako txikienek jokuak egingo dituzte, bestetik, alebinek mano-mano txapelketa jokatuko dute eta azkenik, infantilek erakustaldia eskainiko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urteko azken pilota erakustaldia, belaunaldi berrien eskutik