Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Martes, 16 de agosto 2022, 00:00
Ikasturte berria hastearekin batera Udaletik luzatzen den ikastaroen deialdia abian jarri da eta hauetan parte hartzeko aukera zabalik dute herritarrek. Aurtengo eskaintzan yoga, zumba, pilates eta taichi ikastaroak aurkitzen ditugu.
Pilates ikastastaroaren inguruan, zehaztu gabe dago eguna eta ordua, hau irailean jakingo dugularik. Honen kuota 25 eurokoa izango da.
Zumba zaleak astearteetan elkartzen jarraituko dute, arratsaldeko 19:30etik 20:30ak bitartean; kuota 25 eurokoa da.
Taichi klaseetan parte hartzeko aukera ere zabalik dago, hauek astean behin elkartzen direlarik, ostiraletan, 19:30etik 20:30ak bitartean. Kasu honetan ordaintzen den kuota 25 eurokoa izango da.
Azkenik, yogako klaseetan parte hartu nahi dutenek astean behin izango dute aukera, printzipioz klaseak astelehenetan arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango direlarik: ordua eta eguna oraindik ez da ziurra eta behin betikoa irailean ezagutuko dugu. Kuota 35 eurokoa izango da.
Orain arte egin izan den bezala ikastaro hauek guztiak Anduaga etxeko beheko solairuan egingo dira, gela handian.
Horrela, hauetako batean izena eman nahi duenak edota informazio gehiago jasotzeko herriko Udaletxera jo beharko da edota 943 72 13 03 telefonora deitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.