MIRYAM GALILEA
ezkio-itsaso.
Martes, 1 de noviembre 2022, 00:04
Ikasturte berria hastearekin batera Udaletik luzatzen den ikastaroen deialdia abian jarri zen irailaren bukaeran eta aurrera eramaten diren ikastaroetan parte hartzeko aukera zabalik dagoela gogoratu nahi du Udalak, izena ematea urtean zehar irekita jarraitzen duelarik. Aurtengo eskaintzan yoga, zumba, pilates eta taichi ikastaroak aurkitzen ditugu.
Publicidad
Pilates ikastastaroaren inguruan, momentu honetan taldea sortua egonda badago ere, irakaslearen faltan daude eta honen bila dabil Udala. Ikastaro honen kuota 25 eurokoa da.
Zumba zaleak astearteetan elkartzen jarraitzen dute, arratsaldeko 19:30etik 20:30ak bitartean; kuota 25 eurokoa da.
Taichi klaseetan parte hartzeko aukera ere zabalik dago, hauek astean behin elkartzen direlarik, ostiraletan, 19:30etik 20:30ak bitartean. Kasu honetan ordaintzen den kuota 25 eurokoa izango da.
Azkenik, yogako klaseetan parte hartu nahi dutenek astean behin izango dute aukera, asteartetan arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango direlarik. Kuota 35 eurokoa izango da.
Orain arte egin izan den bezala ikastaro hauek guztiak Anduaga etxeko beheko solairuan egingo dira, gela handian. Hauetako batean izena eman nahi duenak edo informazio gehiago jasotzeko udaletxera jo beharko du edo 943 72 13 03 telefonora deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.