C. L.
Viernes, 17 de febrero 2023, 15:43
Igartubeiti Baserri Museoak 'Barne Begiradak' proiektuaren barruan eta Ezkio eta Gabiriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloa amaierara heltzen ari da. Aukera berriak sortuz, landa eremua hainbat diziplinatatik birpentsatzeko eta jakintza tradizionalekin lotzeko helburua duen egitasmoa da hauxe eta moda jasangarria, zeramika, dantza-artea, gastronomia eta elikadura burujabetzaren disziplinak lantzen ari dira tailer esperimental hauetan. Dagoeneko hainbat burutu dira, baina datorren astean beste bi hitzordu izango dira Ezkion eta Gabirian. Lehenengoa, asteazkenean, hilaren 22an, 'Isla Pitxiak proiektua ezagutu' izenburupean; eta bigarrena ostiralaren, hilaren 24an, 'Zure platerean hasten da mundua' izenekoa.
Publicidad
Isla Pitxiak proiektua Itsaso herrian jaio da, zeramika eta diseinua uztartuz. Isla markaren atzean hiru emakume sortzaile daude, beraien lanaren bidez berezi egiten zaituena azaleratzeko xedez. Balioa ematen diete eskuz eta modu jasangarrian sortutako piezei, horregatik prozesuari behar duen denbora eskaintzen diote. Tailerra arratsaldeko bostetatik aurrera burutuko da Igartubeitin bertan.
Ostiralekoa, berriz, Gabiriko ostatuan eskainiko da eta tailerra baino gehiago emanaldi-solasaldi bat izango da. Hasteko, 17:30etik aurrera, 'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala eskainiko da, eta ondoren solasaldia izango da dokumentalaren zuzendari Ion Fontelarekin, eta Goierrin martxan jarri berri den Biziola egitasmoko hainbat kiderekin. Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, Goierriko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Arratsaldea modu ezin hobean amaitzeko, pintxo potea egingo dute Biziolako ekoizleen produktuekin.
Bi tailerretan parte hartzeko izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus emailean egin daiteke, whatsapp-ez 618004131 zenbakira idatzita edo 943 72 29 78 telefonora deituta.
Argindegi Ostatua itxita
Argindegi Ostatuko arduradunek iragarri dutenez, arrazoi pertsonalengatik itxita egongo da otsailaren 22 eta 23an. Eta 24an, ostirala, berriz, 16:00etan irekiko dute.
Ezkio Eraikiz
2019-2023 legealdia amaitzear den honetan, maiatzeko udal hauteskundeetarako udal taldea osatze asmoz, Ezkio Eraikiz taldeak herri ba tzarrerako deialdia egin du gaurko. Batzar horretan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: udal hauteskundeetarako zerrenda prestatze lanak, eta zerrenda nola aukeratu eta oinarriak jartzeko herriari zabaldu eta luzatzea denon erabakia izan dadin. Bilera gaur egingo da goizeko 11etan, udaletxeko batzar aretoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.