Ezkio

'Zeramikaren sekretuak' tailerra eskainiko da hilaren 8an eta 22an Igartubeitin

'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloaren barruan antolatu da beste hainbatekin batera

C.L.

ezkio-itsaso.

Jueves, 2 de febrero 2023, 00:09

Igartubeiti baserri museoak otsailean eta martxoan Barne Begiradak proiektua jarriko du abian, Gipuzkoako landa ingurunean garatuko den kultur proiektua, zehazki Gabiria, Zerain eta Ezkio-Itsaso udalerrietan.

Publicidad

Barne Begiradak, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen aztertzea proposatzen du.

Igartubeiti baserri museoak abian jartzen duen programa Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitu eta dibertsifikatzeko laguntzek finantzatzen dute.

Barne Begiradak hainbat formaturen bidez garatuko da: 'Ars Natura' erresidentzia artistikoa; 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloa; 'Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak' topaketa; eta proiektuari buruzko argitalpena

Programaren lehen hitzordua aurreko igandean izan zen, urtarrilaren 29an, 'Jakintzen hibridazioa' tailer esperimentalen zikloaren lehenengo tailerrarekin, Kotoi moda kolektiboaren eskutik, 'Jakintzak ehunduz'. Parte-hartzaileek Bixak izeneko osagarri bat egin zuten, tradizioa eta egungo iraunkortasun ekintzak uztartzen dituen josteko tailer esperimental honetan.

'Jakintzen hibridazioa' izeneko tailerren zikloa otsailean zehar garatuko da, eta partehartzaileek zeramika, artea, dantza edo gastronomia bezalako diziplinak esperimentatzeko aukera izango dute. Parte hartzaileei landa eremua eta jakintza tradizionalekin duten lotura birpentsatzeko aukera berriak planteatuko dizkie.

Publicidad

Otsailaren 8an eta 22an 'Zeramikaren sekretuak' tailerra garatuko da. Otsailaren 11n, berriz, 'Dantza. Land(artea) familian' tailerra eskainiko da. Eta otsailaren 24an, 'Zure platerean hasten da mundua' emanaldia- solasaldia- pintxo potea.Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus, WhatsApp 618 004 131 edo 943 72 29 78 telefonoan.

Aldi berean, programaren barruan, otsailaren 13tik martxoaren 19ra bitartean, 'Ars Natura' erresidentzia burutuko da Zerainen. Egoitzako proiektuek lurraldean bizitzeko modu berriei buruzko hausnarketak planteatuko dituzte, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad