Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
ezkio-itsaso.
Martes, 5 de julio 2022, 00:08
Astelehen gauean, Ormaiztegin, Beasain-Bergara A-636 autobideko zorua berritzeko lanei ekiteko helburuarekin, eskuineko erreia itxi zen, hau ostirala arte horrela mantenduko delarik.
Lehenengo fase honetan, 5,250 kilometro-puntutik (Ormaiztegiko bostgarren irteeratik) 3,220 kilometro-puntura arte jardungo da. Zati honen mozketa hilaren 8ra arte mantenduko da, ostiralera arte. Une oro, erreietako bat irekita dagoela gogoratzen da, 3,5 metrotik gorako zabalera duten garraio berezietarako izan ezik; horien tamaina dela eta, ezin dute tarte horretatik igaro.
Aldunditik azaltzen dutenez, gorabeherarik gerta ez dadin, @MOZKETAKA636CORTES taldea aktibatu da Telegram sare sozialean. Bertan, garraio-enpresek aldez aurretik kontsultatu eta jakin ahal izango dute A-636 errepidean zirkulatu dezaketen autobian blokeatuta geratu gabe. Informazio hori N-I errepideko Ordiziako eta Olaberriako mezu aldakorreko paneletan eta A-636koetan ere egongo da ikusgai.
Beasain-Bergara A-636 errepidearen zorua birgaitzeko proiektuak 5,2 kilometroko zatiari eragiten dio, Beasainen 0 kilometrotik Ormaiztegin 5,200 kilometroraino. Autobiaren enborra bi noranzkoetan erabat berrituko da, bakoitza bere bi errei eta bazterbideekin, eta baita lotuneen pareko abiadura aldatzeko erreiak ere.
Errodadura-geruza fresatzeko eta birjartzeko lanak egingo dira. Deformatuen dauden zatietan, tarteko geruza ere berrituko da, eta Salbatore eta Antzizar bidezubien dilatazio-juntura guztiak ordeztuko dira, eta trafikoen edukiera neurtzeko zortzi espirak birjarriko dira. Era berean, beste erdibitzaile bat eraikiko da 2,200 kilometroaren parean.
Lanek A-636 errepideko bi gasolina-zerbitzuguneei ere eragingo die, eta asteburu banatan itxiko dira ostiral gauetik hasita astelehen goizera arte. Geltokien itxierak aldez aurretik iragarriko dira.
Zoruaren egitura birgaitzeko proiektuak 4.117.295 euroko aurrekontua du, gehi BEZa, eta 7 hilabeteko egikaritze-epea. Bidegik autobiaren erabiltzaileek sortutako funtsekin egingo dio aurre inbertsio honi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.