Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Ezkio

Zuhaitz landaketa eta ibilaldi gidatua egingo dituzte bihar, Itsason

C.L.

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 3 de marzo 2023, 21:31

Badirudi bigarrenean baietz izango dela eta aurreko igandean atzeratutako zuhaitz landaketa eta ibilaldi gidatua bihar gauzatu ahal izango dituztela Itsason. Izan ere, Natur Ondarearen Kon-tserbazio Proiektuarekin jarraituz, urrats berriak ematen ari dira herrian, San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna area-gotzeko (azken berrikuntzak, intsektuen ostatuen eta errekako oztopoen inguruan egindako lanak izan dira).

Ildo horretatik eta Zuhaitzaren Eguna aldarrikatuz, herritarrek ehun bat landare landatuko dituzte bihar San Lorentzo inguruko lur publikoetan (haritzak, urkiak, gereziondoak, astigarrak...) eta beste hamar fruta arbola ermita inguruan.

Goizeko 10etan bilduko dira Itsason eta elkarrekin joango dira San Lorentzo aldera. Aitzur batzuk ere bertan izango dituzte lana aurrera eramateko. Jarraian, 12 aldera, Alegiara joango dira, ibilaldi gidatua egitera eta bertan, hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.

Emakumearen eguna

Bestalde, Emakumearen Nazioarteko Egunak Itsason ere izango du bere lekua. Hala, martxoaren 8tik 12ra bitartean, Emakume Sortzaileen erakusketa izango da Ostatuan. Aurten Pott Keramikan sortutako emakumeen eskulturak izango dira ikusgai. Martxoaren 8an, berriz, bazkaria izango da 14:00etan. Izen-ematea Ostatuan bertan egin beharko da edo 943880315 telefonora deituta. Gogoratzen dute, era berean, eskualdeko manifestaziora joateko kotxeetan lekua izango dela, eta soinean kolore morea duen ezaugarriren bat eramatea aholkatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz landaketa eta ibilaldi gidatua egingo dituzte bihar, Itsason