Borrar
Ezkio

Zuhaitz landaketa eta ibilaldi gidatua egingo dituzte igandean, Itsason

C.L.

ezkio-itsaso.

Miércoles, 22 de febrero 2023, 00:10

Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuarekin jarraituz, urrats berriak ematen ari dira Itsason, San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna areagotzeko (azken berrikuntzak, intsektuen ostatuen eta errekako oztopoen inguruan egindako lanak izan dira).

Ildo horretatik eta 'Zuhaitzaren Eguna' aldarrikatuz, herritarrek ehun bat landare landatuko dituzte San Lorentzo inguruko lur publikoetan (haritzak, urkiak, gereziondoak, astigarrak...) eta beste hamar fruta arbola ermita inguruan. Igandean, otsailaren 26an, egingo dute. Goizeko 10etan bilduko dira Itsason eta elkarrekin joango dira San Lorentzo aldera. Aitzur batzuk ere bertan izango dituzte lana aurrera eramateko. Jarraian, 12 aldera, Alegiara joango dira, ibilaldi gidatua egitera eta bertan, hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute, 943 47 77 90 telefonora deituz edo udala@itsaso.eus posta elektronikora idatziz.

Eusko Jaurlaritzaren lagun-tzarekin eta Itsasoko Natura Ondarearen Kontserbaziorako Proiek-tuaren bultzadarekin, Alegia auzoko Santa Luzia edo Argixao errekaren ertzeko haltzadia, Kizkitzako pagadia eta San Lorentzo ermitaren inguruko lurrak zaintzen eta eraberritzen lan polita egiten ari dira itsasoarrak urteotan.

Ekimen berriena ornogabeak kontserbatzeko enbor bertikalen instalazioa izan da Alegia auzoko Santa Luzia edo Argixao errekaren ertzean. «Lau enbor jarri dira bertikalki eta goialdean hutsune eta zulo batzuk egin zaizkio hainbat ornogabe onuragarri kontserbatzeko. Ornogabe horien ugaritasuna eta aniztasuna gainbehera dator planeta osoan hainbat faktorerengatik. Hildako egur horren funtzio nagusia babesleku eta habia egiteko leku izatea da, baina baita espezie batzuentzako elikagai ere», diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz landaketa eta ibilaldi gidatua egingo dituzte igandean, Itsason