Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ezkio

'Zure etxeak energia galtzen du?' tailerra herritarrentzat

Foru Aldundiak antolatuta, etxebizitzetan energia eraginkortasuna hobetzen eta fakturak murrizten erakutsiko die parte-hartzaileei

C. L.

EZKIO-ITSASO.

Sábado, 14 de octubre 2023, 21:32

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun sailak 'Zure etxeak energia galtzen du?' tailerra antolatu du, Ezkio-Itsasoko udalarekin elkarlanean eta 'Energia Argitu' programaren baitan. Etxean energia eraginkortasuna hobetzea eta faktura elektrikoa murriztea ditu helburu. «Herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematen dizkie, honekin batera, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzen dizkie», azaltzen dute.

Kanpainak hiru atal izango ditu. Azalpen-tailer batekin hasiko da, 'Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizi-tzan' izenburukoa. Urriaren 25ean, 18:30etan, eramango da aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.

Bigarren atalean, udalaren bitartez, interesdunei 'Energia Argitu Kit' maletak banatuko zaizkie. Kit honek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik, beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.

Hirugarren atalean eta behin etxebizitzaren auto diagnostikoa eginda, parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emai-tzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 20a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

argitu@gipuzkoa.eus posta elektronikoa eta 605757687 telefono zenbakia (azken hau astelehenetik ostiralera. 9:00etatik 15:00etara). Informazio osagarria nahi izanez gero www.argitu.eus web gunean eskuratu daikete.

'Energia Argitu' programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, eta abar) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru sailak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak gidak, 'Energia Argitu' programaren web gunea eta abar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zure etxeak energia galtzen du?' tailerra herritarrentzat