«Gure haurrek guk ditugun gabeziak dituzte, horietatik hazitzen ditugulako»
Ane Ablanedo: Irakaslea eta hezkuntzan aditua ·
Secciones
Servicios
Destacamos
Ane Ablanedo: Irakaslea eta hezkuntzan aditua ·
MIRYAM GALILEA
EZKIO.
Sábado, 19 de octubre 2019, 01:27
'Heziketa libreago bat ehuntzen' lelopean hurrengo hilabeteetan lau formakuntza saio aurrera eramango dira Ezkio eta Itsasoko herri eskolan Ane Ablanedoren esku eta hauetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, asteazkenean itxiko delarik. Formakuntza saioetan irakatsiko dena eta bere ikuspuntua hobeto ezagutzeko asmoz, Ane Ablanedorekin zuzenean hitz egin dugu.
-Egungo hezkuntza sistemak aldaketa ugariak jasan ditu azken urteetan. Zein izan da zuretzako esanguratsuena edo kritikagarriena?
-Egia da aldaketa asko jaso dituela baina nik zalantza dut ea aldaketa horiek benetazkoak diren (sistema aldatu nahi delako) edo egiten diren hain zuzen ere hezkuntza sistemak jarraitu dezan beti izan den bezala izaten, alegia. Batzuetan itxura aldaketa bat da eta horrek kezkatzen nau eta uste dut sistemaren arlo askotan gertatzen dela. Muinean aldatu nahi baldin bada hezkuntza, lehenik eta behin direktibo izatearen kontu hori kendu behar zaio: hemendik joan behar zara, hau egin behar duzue... eta uste dut sistema urrun dagoela hori kendu nahi izatetik.
-Gure gizartearen etorkizuna diren einean, zein gabezi dituzte egungo haurrak?
-Helduaroa eta haurtzaroaren kontzeptuen artean dagoen harremana nahiko zirkularra da. Gure haurrek guk ditugun gabeziak dituzte nolabait, guk gure gabezi horietatik hezitzen ditugulako, eta hori da moztu beharko genukeena: binkulatzeko ezintasuna, mendekotasunak, kontsumismoa... dira gure gabeziak eta gure haurrek nolabait ere izango dituzte. Gizarteari perfil psikologiko konkretu bat interesatzen zaio eta hezkuntza eta heziketa, haurrak gizartea beraiengandik espero duen perfil horretara egokitu daitezen eginak dira. Gure proposamena da erreproduzitzeko joera hori moztea eta ikusi haur batek berez zer dakarren, modu natural batean hori garatzeko.
-Zure formakuntzak puntu konkretu batzuetan sakontzen du. Zergatik horiek eta ez beste batzuk?
-Urtetako hausnarketa prozesuaren ondoren, beti heziketa librearen kontzeptupean, ohartu naiz badirela gai batzuk minimoki ezagutu beharrekoak heziketa libreaz hitz egiten hasi ahal izateko: zeintzuk dira heziketa librearen printzipioak?, zein da askatasuna eta limitearen arteko harremanaren dialektika?. Hauek dira sakonki ezagutu beharrekoak haurrarekin kalitatez egon ahal izateko; hausnarketa prozesu hori gugan egin gabe, nekez egongo gara egoki haurrekin, gure inertzia beste bat delako.
-Formakuntza berdina hezitzaile, irakasle eta familientzat. Denok batera joan behar garelaren ondorio?
-Dudarik gabe. Haurra heldu bilakatu bitartean egin behar duen prozesua akonpainatzea, hori komunitate edo gizarte bateko heldu guztiei dagokien eginkizuna da, oso duina eta naturala gainera eta denok batera joan behar dugu, alegia. Haurrei eskaintzen diegun heziera paradigma baten arabera diseinatua da eta hori da aldatu behar dena eta honetan denak daude inplikatuak : familiak du funtzio bat, eskolak beste bat eta komunitateak eta helduen belaunaldi horrek badu beste egiteko bat, eta denek bide berean jarri behar dugu, heziketa ulertzeko norabide berean, batez ere.
-Zein suertatzen da gairik zailena?
-Unibertsalki, sistematikoki eta dudarik gabe gairik zailena askatasuna eta limitearen arteko dialektika hori da beti. Argi dugu denok autoritarismoan ez dugula erori nahi baina autoritarismoaren beste puntan libertinajea dago alegia, mugarik gabeko errealitate bat dela askatasuna... Kontzeptu guzti horiekin nahasketa handia dugu, azkenean askatasunetik oso urrun gaudelako eta beraz oso distortzio pertzeptibo handiak ditugu.
-Zeintzuk dira somatzen dituzun gabezi garrantzitsuenak?
-Helduengan ikusi ditudan gabeziak batez ere bi dira. Alde batetik, gure jakindurian edo instintoan dugun konfiantza falta, gure heziketa prozesuaren bitartez gure animaltasuna ukatu dugu eta kosta egiten zaigu gure buruarengan konfidantza izatea hezieran, profesionalek zer esaten dutenaren zai. Eta bestetik, muga eta askatasuna bezalako kontzeptu horien atzean dagoen konfusioa. Bide batez, delegazionismo eta konfidantza falta hori gure heziketaren produktu ere badela.
-Ikastaroan parte hartuz gero, orokorrean, zer jasoko dute parte hartzaileek?
-Alde batetik, parte oso garrantzitsua izango dena, orain arte heziketari buruz izan ditugun uste ustelak jasoko dituzte. Hausnarketari parte handia dedikatuko diot, lehenik deseraiki behar dugulako gugan heziketari buruz eraiki dugun kontzepzioa. Horrekin batera parte bat bibentzialagoa izango da, oso inportantea delako gure helduen eginkizunean gure garapen psiko-afektiboarekin konektatzea, gure hutsune batzuk hortik datozkigulako eta nola erreproduzitzen ditugun ikustea. Eta gero parte teorikoago bat ere izango du: gizaki batek zein fasetatik pasatu behar du garapen osoa egiteko, zer da loratu daitekena edo ez; momentu bakoitzean haurrari zer eskatu dakiokegu... Azkenik kasu praktikoak ere aztertuko ditugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.