MIRYAM GALILEA
itsaso.
Viernes, 11 de diciembre 2020, 00:24
Ideia desberdinak mahai gainean jarri, Gabonetan ohituraz herrian aurrera eramaten diren ekintzen zerrenda birpasatu eta aurten ospatuko diren ekitaldien inguruan erabaki bat hartzeko intentzioarekin elkartu dira aste honetan itsasoarrak. Aukera desberdinak eztabaidatu eta azkenean, Lehendakariak asteazkenean emandako jarraibideak kontutan hartuz, erabakia hartu dute: Gabon kantuen erronda eta elkartzeak gauzatu ezin diren arren, ilusioa mantentzeari helduko diote, itsasoar guztien etxeetara iritsiz.
Publicidad
Gabonak iritsi baino egun batzuk lehenago, ohituraz, herrigunea apaindu izan ohi dute itsasoarrak elkarrekin: ostatuko atarian edo elizako aterpean kokatu izan ohi dute Olentzeroaren irudia; udaletxeko balkoia argi eta apaingarriekin jantzi... Baina aurten herritarren elkartzea ezinezkoa denez, ekitaldi hau bertan behera geratuko da. «Olentzero eta gabon apainketarako topaketa deialdia ezin dugu luzatu taldea ezin delako elkartu, baina alternatibak bilatu ditugu», azaltzen dute.
Ilusioa ez dute galtzen itsasoarrek eta nahiz eta Gabon desberdinak izango diren aurtengoak, apainketak eta kantuak ez dira faltako. Horrela, hurrengo larunbatean, hilak 19, Olentzero eta gabonetako apaingarriak jarriko dira herrigunean giroa pizteko.
Bestetik, Gabon kantuen erronda ere, urtero etxez-etxe eta baserriz- baserri ospatzen dena ezingo da aurrera eraman. Hortaz, honen ordez bestelako ekintza bat egitea pentsatu dute, oraindik ere xehetasunak zehazteke daudelarik. «Etxez etxe ezingo gara joan abesten baina kantuak eta herritarrei zoriontzea ez da faltako. Honetarako bi bertso prestatuko ditugu eta abestien grabazioa egiteko aukera ere maneiatzen ari gara. Hau guztia herriko etxe guztietara helduko da,, aurtengo Gabonetan modu batean edo bestean elkarrekin egon gaitezen», azaltzen dute.
Kantuen grabazioa nola egingo duten oraindik zehaztuta ez dago, baina aukera desberdinak dituzte esku artean: grabazioa bakoitza etxetik egingo du, muntaia egingo dute... Hau guztia datozen egunetan erabakiko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.