Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 20 de mayo 2022, 00:02
Igartubeiti baserri museoak ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. 'Museoen boterea' leloari jarraituz, ehungintza izango du ardatz, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren, ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa.
Asteazkenean izan genuen Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizun ofiziala, bisita eta doako sarreraz gozatzeko aukera egon zelarik, eta honen baitan ere, ekintza desberdinak aurrera eramango dira asteburu honetan Igartubeiti Baserri Museoan.
Bi jarduera antolatu ditu museoak, lihoa ehun bihurtzeko prozesuaren lan gogorra erakusteko eta jantziak berrerabiltzen laguntzeko. 'Oihala ehuntzea, hori bai li(h)oaI!' familientzako tailerra dugu lehenengoa, honetan hartzaileek ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutuko dutelarik; bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du. Tailerra bihar larunbatean, arratsaldeko 16:30etik aurrera izango da; Igartubeititik azaltzen dute jada ez dela gelditzen tokirik familientzako tailer honetan parte hartzeko.
Igandean, hilak 22, ehungintza eta jasangarritasuna gaiei helduz, publiko helduari zuzendutako 'Upcycling: Bizitza berri bat eman zure arropari' izeneko tailerra eskainiko du Igartubeitik, goizeko 11:30etik aurrera Leire Santillan moda diseinatzailearen eskutik.
Leirek moda jasangarriari buruzko aurkezpena eskainiko du tailerrari hasiera emateko eta ondoren parte hartzaileek etxetik ekarritako arropa konpontzeko, apaintzeko edo transformatzeko aukera izango dute. Tailerrak edukiera mugatua izango du, beraz parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edota 943 72 29 78/72 51 07 telefono zenbakietan.
Errota eguna dela aprobetxatuz eta maiatzeko egitarauarekin jarraituz, hilaren 28an familiei zuzendutako beste tailer batean parte hartzeko aukera egongo da, arratsaldeko 16:30etik 18:30ak bitartean, 'Artoaren erabilerak' izenburupean.
Igartubeitiko baratze ekologikoan artoa landatzetik eguzkilore bat sortzerako prozesua ezagutuko dute parte hartzaileek tailerrean. Oraingo honetan artoaren hostoen, artaburuen eta aleen erabilera ezagutzera gonbidatzen dute baserritik.
Maiatzaren 29an bisita berezi batean parte hartzeko aukera egongo da, 'Landareen sekretuak' delakoa, goizeko 11:30etik 12:30ak bitartean burutuko dena. Bisita honen bitartez, Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutzeko aukera egongo da. Amaieran, Igartubeitiko hainbat landareekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Honetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
Azkenik, maiatzak 31, ekainak 7, 14 eta 21ean 'Sendabelarrak' helduentzako tailerra antolatu da arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Urola Garaiako Jabetze Eskolak antolatutako tailerra dugu hau eta bertan parte hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da, honetarako 943 25 23 89 telefono zenbakira deitu edota jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Helduei zuzendutako tailer honetan gehien erabiltzen diren sendabelar batzuen ezaugarriak eta erabilerak identifikatuko dira, horiek erabiltzeko moduak ere azalduko dituzte eta pomadak, estraktuak eta beste prestakin batzuk egingo dituzte parte hartzaileek. Tailerra Cristina Lizarragak eskainiko du.
Urriaren 31a bitartean Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoko ordutegia ondorengoa izango da: asteartetik larunbatera, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean; igandetan goizez bakarrik egongo da zabalik 10:00etatik 14:00etara, eta astelehenetan itxita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.