Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
itsaso.
Jueves, 31 de diciembre 2020, 00:41
Ugariak dira ez bakarrik aurten baizik eta azkenekoetan itsasoarrek herrian egindako lanak eta itxuran hobekuntzat gutxi ez diren arren, itsasoarren bihotzetan oso emankorrak izan dira azken urteak. Orain, 2020a atzean uzten dugula urte berriari helduko diogu bihar, honen etorrerarekin batera Itsasok legez udalerri izateari utzi eta etapa berri bat hasiko duelarik, Ezkiorekin batera.
Inorrek ez du zalantzan jarriko urte gogorra bizi izan dugula. Lehenengo hilabeteak ekintzez eta ilusioz josita iritsi ziren arren, aurten galdutako guztia gogoan izango dute itsasoarrek beti. Hala ere ez dira gutxi lortutakoak eta hauetako batzuk aipatzea garrantzitsua iruditzen zaigu, herritarren arteko harremanak sendotu, elkarteratzeak sakondu eta adin desberdinen artean sortu diren loturak azpimarratzekoak izan direlako, besteak beste.
Helburu argiei eutsiz ekintza desberdinak egin izan dira, beti ere hain garrantzitsua den Herri Batzarrean adostuz, herritarren parte hartze irekiarekin. Ikastaro eta aisialdian egiteko ekintza desberdinak burutu dira, ostatuko eraikuntzaren obra amaitzear dago, honek fase desberdinak izan dituelarik; herrigunea oinezkoentzat egokitu zuten, aparkaleku gehiago ezarriz ere; Alegia auzoko gunea konpondu egin da, bidegorria ere zabaldu da, autobus zerbitzua...
Ezin ahaztu auzolanean egindako hobekuntzak eta txukuntzeak, bai herriko auzo, baserri, baseliz, txoko, parrokia, lorategi edota herriko mendi eta bideetan zehar.
Eta beharbada garrantzitsuena, adin guztietako herritarrak elkartu dituzten ekintzak antolatu izana: inauterietako festa ospatzeko aukera izan genuen aurtengoan ere, Itsasoko gaztetxoek antolatuta eta adin desberdinetako bizilagunak elkartu izan dituena; eta nahiz eta aurrerantzean gutxi izan diren taldeetan elkartzeko aukerak (martxotik aurrera Covid-19ak ekarrritako egoeraren ondorio), bestelako irtenbideak bilatu dituzte esperientziak partekatu ahal izateko. Sare sozialak, herritarrek duten whatsapp taldea; edo talde txikietan egindako prestakuntzak, azkenekoa gabon apainketa eta gabon kanten grabaketaren zabaltzea izan genituelarik...Txiki, gazte eta helduetan, guztietan pentsatzen saiatu dira egoerari elkarrekin aurre egiteko.
Herriak eta bertako baserritarrek ekoizten dituzten produktuei ere bultzada handia eman izan diote: herriko baserriak eta dituzten produktuak hobeto ezagutu eta hauekin egin izan diren tailerrak azpimarratzekoak izan dira; informazioaren zabaltzea ere nagusi, eta hau guztia egiteko mimoa.
Aurrerantzean ere, zegoen norabidea aldatu behar den arren, ziur beste asko izango direla etorriko diren proiektuak eta orain arte bezala, guztiek elkarrekin lortuko dituzten emaitzak. Herri txikia izanda ere, gogo, bizi eta bihotz handikoa delako Itsaso.
Orain, ezkiotarrak bidelagun, beste pauso bat aurrera ematea tokatzen da, etorkizunari begira eta gauza handiak elkarrekin egiteko gogoa piztu eta indartsu sar gaitezen 2021era, orain arte bezala, ilusioz eta irrifartsu. Zorionak itsasoarrak eta urte berri on!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.