Borrar
Gari Arambarri
Gari Arambarri artistak Ars Natura egoitza artistikoaren emaitza gaur aurkeztuko du

Itsaso

Gari Arambarri artistak Ars Natura egoitza artistikoaren emaitza gaur aurkeztuko du

'Hik egurre ta nik teilatue' proiektuaren emaitza ezagutzera emango du Zeraingo kultur etxean

C. L.

ezkio-itsaso.

Viernes, 31 de marzo 2023, 22:03

Gari Arambarri azkoitiarrak Barne Begiradak kultur proiektuaren barruan Igartubeiti Baserri Museoak abian jarritako Ars Natura-n aukeratutako artistak, bihar aurkeztuko du Zeraingo kultur etxean 'Hik egurre ta nik teilatue' proiektuaren emaitza.

'Hik egurre ta nik teilatue' materialtasun, espazio eta paisaia kontzeptuei buruzko proiektu bat da, «kontrahegemonikoak bizitzeko moduak aztertzen dituena», aurreratu dute egitasmoaren bultzaileek. «70eko hamarkadako proposamen politiko erradikal batzuen ondorioz Gipuzkoan komunitatean emandako zenbait bizitza-esperientziei buruzko ikerketa batetik abiatzen da, eta gaur egunera arte lekualdatzen da gertaera horien bilakaera ikusteko, Zerainen abandonatutako baserri batzuetan kontzeptualizatuz». Hala, hustutako baserri baten narriadura progresiboa irudikatzen duten irudi batzuetan oinarrituta, 'Straub-Huileten Trop tôt, trop tard' (1982) pelikulako pasarte bati heltzen dio Garik, non «Les paysans se révolteront 1976» (Nekazariak matxinatuko dira 1976) dioen pintada bat agertzen den. «Testu honen erreprodukzioak autonomia politiko bat sortzeko aukerak utzitako hutsuneari buruzko hainbat gai zabaltzeko balio du, eta egoteko beste aukera batzuetan pentsatzeko, paisaia eta komunitatearen eta lurraldearen arteko afektuak eraldatzeko, hori guztia Zerainen 1976an etxebizitza kooperatiboak eraikitzearekin batera».

Igartubeiti Baserri Museotik oso positibotzat jotzen dute Gari Arambarriren lan artistikoa, deialdiaren helburuetara egokitu dena: «lurraldearen, kulturaren eta aldaketa sozialaren arteko lotura, lurraldean bizitzeko modu berrien inguruko hausnarketa eta etorkizuna landa eremutik birpentsatzeko iruditeria berrien eraketa», adierazi dute antolatzaileek. Azpimarratzekoa jotzen dute, baita ere, Zeraingo komunitatearekin batera egindako interakzioa eta bitartekaritza-lana. «Zerainek modu aktiboan hartu du bere proposamena, Garirekin batera prozesu artistiko osoan murgilduz».

Gari Arambarri Arregui (Azkoitia, 1997) Artearen Historian graduatua da (2019) eta Arte garaikide teknologiko eta performatiboan masterra (2020) du, biak UPV/EHUn. Egoitzak egin ditu BilbaoArten, Tabakaleran, LABen Elkargunean eta Dinamoan. Izan ere, Bilbon bizi eta lan egiten du. 2022an bakarkako lehen erakusketa ere egin zuen Koldo Mitxelena kulturunean, JAIren Tabakalerako ikasketa-programan parte hartu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen arte plastikoak ekoizteko.

Barne Begiradak

Barne Begiradak Igartubeiti Baserri Museoaren lan ildo bat da, 2013an hasitako ondare eta arte arloaren artean. Gizarte berrikuntzaren eta praktika artistiko garaikideen bidez landa ingurunean bizitzeko moduak ikertzea planteatzen du. 2013tik, Igartubeitik lan-ildo hori garatu du, besteak beste, urteko kultur programazioan ildo artistiko bat txertatuz, egoitza artistikoak sortuz edo sorkuntza garaikidea eginez. Lan-eremu horri jarraipena eman nahi dio Igartubeitik bere ibilbidean zehar. 2023an bultzada berri bat lortu du, Next Generation funtsen bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiriguneetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzei esker. Proiektuari buruzko informazio gehiago www.igartubeitibaserria.eus webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gari Arambarri artistak Ars Natura egoitza artistikoaren emaitza gaur aurkeztuko du