Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 4 de mayo 2022, 23:22
Bi urte ospakizunik izan gabe igaro ondoren gogokin helduko diegu aurten Ezkioko San Migel festei, bihar hasi eta hiru egunetan zehar adin guztientako herritarrentzat ekintza ugari antolatu direlarik bertan.
Bihar hartuko dute jaiek martxa, azken asteetan aurrera eraman diren pilota partiduen azkenak ospatuko direlarik, hau da, bai haurren pilota txapelketa eta baita IV. Pilota Goxua txapelketaren finalak jokatuko dira arratsaldeko 17:00etan herriko pilotalekuan.
Haurren kasuan prebenjaminetan, Amenabar eta Madinak Erostarbe eta Ormaechearen aurka egingo dute 3 eta 4. postuetarako; eta finala, Urretxuko Anduezak eta Muruak, Zumarragako Reta eta Ruizen aurka jokatuko dute. Benjaminei dagokienez, Ager, Aiert eta Eñautek, Ur eta Mattinen aurka egingo dute 3. eta 4. postuetarako; eta Urretxuarrak izango ditugu finalean, honetan Cruz eta Asurabarrenak, Chefrad eta Mendizabalen aurka egingo dutelarik.
Azkenik, alebinetan, Urko, Xabier eta Suharrek, Iker eta Egoitzen kontra egingo dute 3 eta 4. postuetarako; eta finalean, herriko Oinatz eta Amets izango ditugu, Abarrategi, Enrique eta Garmendia urretxuarren aurka. Nesken partida ere ospatuko da, honetan Lur Tellerriak eta Izar Etxezarretak, Maddi Cruz eta Irati Arroyoren aurka egingo dutelarik.
Haurren partidak amaitu eta seniorrak izango ditugu IV. Pilota Goxuako txapelketao finalean. Honetan, Segurako Intsaustik eta Elorzak, Tolosako Mujika eta Esnaolaren aurka egingo dute.
Pilota partidak amaitu bezain pronto, arratsaldeko 19:00ak aldera txupinazoa botako dute ezkiotarrek, eta txokolatada egongo da plazan, pintxo poteoarekin batera.
Lehenengo eguneko ekin-tzekin amaitzeko eta arratsaldeko giroarekin jarraituz, Alarma morea-ren kontzertua egongo da 20:00etan; eta azkenik, gaueko 22:00etan festa hauetan inoiz falta ez de Mus Txapelketa hasiko da. Txapelketa, frontoiko lokalean ospatuko da eta bikote parte hartzaileek 20 euro ordainduko dute parte hartzeko, bertan izena eman eta 22:30ean zozketa ospatu ondoren, txapelketarekin hasiz.
Lau izango dira aurten egongo diren sariak: jasotakoaren %40, trofeoa eta txapela lehenengoentzat; %20 eta trofeoa bigarren sailkatuentzat; %10 eta bi botila txanpan hirugarrenentzat; eta azkenik, lehenengo herriko bikoteak trofeoa eta bi txuleta izango ditu sari gisa.
Larunbatean goizean martxa hartuko dute berriro festek. Igartu Erdiko Juan Zufiriaren lanen erakusketa batek irekiko du bigarren eguneko egitaraua, bere lanak goiz osoan zehar ikusgai izango ditugularik.
Eguerdian haurrentzako jolasak hasiko dira eta ordu bete beranduago jai hauetan ohikoa den Toka Txapelketa ere ez da faltako plazan.
Bazkari Herrikoia bueltatzen da aurtengoan giro ederra suertatzen delarik beti, eta bazkaldu ondoren, 'Goazen'-eko disko festarekin jarraituko du jai giroak. Jarraian, elizako plazan zezenak egongo dira.
Arratsaldeko 20:00etan trikipoteoa hasiko da eta afaltzeko atsedentxo bat egin ondoren, gaueko 22:00etan su artifialen ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Jaietako egun handia, San Migel Eguna, igandean hilak 8 ospatuko dute ezkiotarrek. Hasteko, goizkeo 10:30ean umeentzako kross herrikoia hasiko da herrian, eta ordu bete beranduago helduen txanda iritsiko da Izazpiko igoerarekin.
Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da, hau kantatua izango delarik herriko abesbatzari esker (ez da saiorik egongo); ondoren, ekitaldia amaitu eta trikipoteoa hasiko da trikitilariekin.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera berriz, Herri Kirolak izango ditugu herrian eta jarraian (19:30ean) Barrikotea hasiko da plazan.
Aurtengo jaiak agurtzeko 21:00etan altxaferoak izango ditugu. Gozatu San Migelak!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.