Borrar

Itsaso

Tai-chi eta zumba ikastaroak martxan aste honetatik aurrera

El Diario Vasco

Ezkio-Itsaso.

Martes, 12 de septiembre 2023, 21:58

Taichi eta zumba ikastaroei aste honetan emango zaie hasiera Ezkion. Yoga ikastaroa, berriz, urrian hasiko da. Ikastaro guztietan ate irekiak izango dira eta denetan aukera dago bi saioetara gerturatzeko. «Probatu eta gustokoa baduzu, eman izena udaletxean», diote Udaletik. Horretarako nahikoa izango da 943 72 13 03 telefonora deitzea.

Zumba saioak asteartetan eskainiko da 19:45etik 20:45era eta tai-chi, berriz, ostiraletan 19:30etik 20:30era. Bi kasuetan kuota 25 eurokoa izango da. Yoga saioak asteartetan izango dira 18:00etatik 19:30era bitartean eta urriaren 3ean emango zaie hasiera. Kuota, kasu honetan, 35 eurokoa izango da.

Gimnasioko monitorea

Era berean, jakin ikasturte berriarekin batera, gimnasioko monitorea berriro hasi dela. Bere ordutegia ondorengoa izango da: astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 12:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tai-chi eta zumba ikastaroak martxan aste honetatik aurrera