Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso
Miércoles, 3 de marzo 2021, 20:40
Etengabeko hobekuntzan jarraitzen du www.urolagaraia.com web orrialdeka eta azken berrikuntza aurten egin dute, ibilbide ezberdinak pdf formatuan gehituz, interesa duten guztiek online ikusteko edo deskargatzeko aukera izan dezaten. Pdf hauek «Urola Garaian ibilbideak» Senda Naturalak egindako liburuxkatik abiatuta sortu dira eta interneten bitartez kontsulta egiteaz gain, euskarri fisikoan ere eskuratu daiteke, eskualdeko turismo bulegoan hain zuzen ere.
Azken eransketa honetan zazpi dira pdf formatuan gehitu diren ibilbideak: Belokira bira, Antio-Izazpi, Santa Barbara-Irimo, Brinkola-Legazpi, Ezkio-Igartubeiti, Zumarraga-Urretxu eta Aztiria-Otaño. Pdf hauek ibilbideei buruzko informazio praktikoa emateaz gain (kilometroak, denbora…) testuinguruari ere erreferentzia egiten diote. Ibilbidea deskargatuz gero, honen mapa, kokapena, bidean zehar aurkitzen diren monumentuak edo bisitatzeko tokiak, bideak duen zailtasuna, denbora, eta argazki batzuk ere aurkitzen ditugu, besteak beste.
Informazio praktiko honen gehigarri gisa, Mikel Salaberriak liburuxkan jasotako ibilbideak aztertu ditu eta Wikiloken igo ditu, argazki eta azalpenekin batera.
Zailtasunaren arabera banatzen dira ibilbide hauek: zaila, moderatua eta erraza. Guztien gustuak asetzeko hamasei aukera aurkitzen ditugu, bailarako lau herrietan kokaturik: Legazpi, Ezkio-Itsaso, Zumarraga eta Urretxu. Ibilbide motzenak 3 kilometro inguru ditu eta luzeenak 17 kilometro.
Horrela, Mikel Salaberriak aztertutako hamasei ibilbideak honako hauek dira: Hiru tenpluen bidearen bigarren etapa, 15,9 kilometro eta zailtasun moderatua duena; Atxurtza-Kizkitza, 6,81 kilometro eta erraza; Legazpi-Brinkolarainoko bidegorria, honek 5,08 kilometro ditu eta erraza da ere; Izazpira igoera Ezkiotik hasita, guztira 8,69 kilometro eta moderatua; Artzanburura igoera, 12,06 kilometro eta zaila gisa katalogatuta; Aizaleku, 6 kilometro eta erraza; Tubobide, 14,81 kilometro eta ibilbide moderatua; Otañora igoera, 5,7 kilómetro eta moderatua; Irimo, 4,43 kilometro eta moderatua; Aginaga - Oleta - Samiño - San Cristobal ibilbidea, hau luzeena dugularik 17,05 kilometroekin eta zailtasun moderatua duena; Korostiko gurutzera igoera, guztira 8,85 kilometroko ibilbidea eta zailtasun moderatuarekin; Izazpira igoera Antiotik hasita, honek 8,81 kilometro ditu eta moderatua kontsideratzen da; Belokiko eraztuna, 3,62 kilometroekin eta erraza; eta azkenik Santa Barbaratik abiatzen dena, 3,71 kilometroko luzeerarekin eta zailtasun moderatua.
Eskaintza zabal honi esker gure mendiak eta inguruak hobeto ezagutzeko aukera dugu orain eta kanpotik datorren jendeak ere museoa eta ekintza kulturaletaz gozatzeaz gain naturarekin kontaktuan jartzeko aukera izango dugu, Urola Garaiak duen beste altxor hau bisitatuz.
Pandemiaren bilakaeraren eta horrek eragin ditzakeen aldaketen zain, eskualdeko Turismo Bulegoa zabalik jarraitzen du, honen helburua, gure eskualdeari buruzko informazio eguneratua eta baita Gipuzkoari eta Euskadiri buruzkoa ematea ere delarik.
Hurrengo ihesaldia planifikatzeko informazioa jasotzeko bulegora gerturatzea besterik ez dagoela gogorarazten dute Turismo bulegotik. Gainera, esan behar da ere turismo bulegoak tokiko produktuak eta artisautza saltzeko gune bat duela. Urola Garaiako Turismo Bulegoaren ordutegia: asteartetik ostiralera eta igandetan, 10:30etik 14:30era; eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.