Legazpi
1974an antolaturiko euskal jaialdiaren 50. urteurrena ospatuko dute BrinkolanLegazpi
1974an antolaturiko euskal jaialdiaren 50. urteurrena ospatuko dute BrinkolanA.U.
Legazpi
Jueves, 22 de agosto 2024, 19:52
Bereziak datoz aurten Brinkolako jaiak, ohiko egitarauari oroitzapenez beteriko ospakizuna gehituko baitzaio. Izan ere, 1974an herriko hainbat gazteren ekimenez buruturiko jaialdiaren 50. urteurrena betetzen da aurten eta hainbat ekitaldirekin ospatu nahi izan dute. Hilaren 31n izango da eta, besteak beste, kantaldi ederra prestatu dute.
Publicidad
Brinkolako San Agustin jaiak hilaren 28an hasiko dira, asteazkenarekin, egitarauaren zati polotoena asteburuan pilatuko bada ere. San Agustin egunean, 12:30ean meza izango da, eta ondoren, 14:00etan hasita, jubilatuen bazkaria.
Abuztuaren 30ean, 18:00etan emango zaie hasiera jaiei ofizialki, txupinazoarekin eta ikurriñaren igoerarekin Armuño elkartean. Jarraian, umeentzako jolasak izango dira Sorgintxuloren eskutik eta tortilla patata lehiaketa. Gau partean, 21:00etan hasita, paellada izango da eta horren ostean, rock kontzertuak (23:00etan) eta dja.
Egun horretan gaueko autobus zerbitzua izango da, 04:00etan, Legazpira bueltatzeko.
Aipatu moduan, hilaren 31, larunbat oso berezia izango da Brinkolan. Goiz hasiko da eguna, 10:30ean, txistularien Goiz Deiarekin auzoan barrena.
12:30ean, 1974an antolaturiko jaialdiaren 50. urteurreneko lehen ekitaldia iritsiko da: mahai-ingurua 'Euskal kantagintza nondik norakoa' gaiarekin. Jokin Matxinandiarenak aurkeztu eta gidatua, euskal kantagintzaren orainaz eta iraganaz solasean arituko dira Pantxoa Carrere, Peio Ospital, Jon Enbeita, Koro Urbieta, Migel Urteaga, Jose María Telleria eta Jose Angel Urbieta. Izen horietako batzuk duela 50 urteko jaialdi hartan izan ziren, hala nola, Pantxoa eta Peio, Jon Enbeita eta Koro Urbieta bera. Benito Lertxundi ere izan zen orduan oholtza gainean, besteak beste.
Publicidad
Mahai-inguruaren ostean, 14:00etan herri bazkaria egingo dutee. Egiatan kantu bazkari gisa iragarri dute antolatzaileek eta soinujoleen laguntzarekin kantuan aritzeko gonbidapena luzatzen diete parte hartzaileei.
Eguneko ekitaldi handia 19:00etan iritsiko da, kantaldia: 1974ko jaialdi hartan abestu ziren kantuak joko dituzte eskualdeko artista gazteek. Hauxe da iragarri dute zerrenda: Xabier Barriola, Jesus Castillejo, Iñigo Caballero, María Redondo, José Angel Urbieta, Amaia Aranguren, Mikel Alustiza eta Zumarragako trikitixa taldea.
Publicidad
Aurretik, Brinkolako jaien egitarauaren baitan, bolo txapelketa izango da, 18:00etan. Eta eguna, eta aurtengo jaiak bukatzeko, afaria Armuño elkartean Elustondo anai-arrebekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.