![Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13tik 15era izango direla iragarri dute](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/30/97587744--1200x840.jpg)
Legazpi
Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13tik 15era izango direla iragarri duteSecciones
Servicios
Destacamos
Legazpi
Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13tik 15era izango direla iragarri duteA. Mariezkurrena
Legazpi.
Jueves, 29 de agosto 2024, 19:42
Legazpiko Agorreko Santikutz jaiak direla eta, irailaren 13, 14 eta 15ean jai giroa nagusituko auzoan. Dagoeneko antolatutako egitaraua ezagutzera eman dute eta ohi bezala, ekitaldi ugari izango dira primeran pasatzeko.
Horien artean, sukaldari lehiaketa. Antolatzaileek aditzera eman dutenez parte hartzeko izen ematea, gaur ostirala ... amaitzen da. Zer prestatuko den erabakitzeko bilera berriz, irailaren 3an, egingo da arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean.
Irailaren 13an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean, haurren bizikleta festa izango da Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik, Euskal Herria plazan. Ondoren, 18:30ean, LEK erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira izango da.
Arrastaldeko 18:00etan, jai hasierako sardinada antolatu du Lekanazpi elkartearen eskutik 20:00ak arte, Euskal herria plazan (2 euro pintxoa eta tragoa).
Giroa alaitzeko arratsaldeko 19:30etik aurrera Elektrotxaranga aterako da erdigunean, gaueko 21:30ak arte Euskaltegi ondotik abiatuta txosnen eskutik. Gero, 20:00etan hasita bertso saioa iragarrita dago Beñat Gaztelumendi eta Maider Arregi, Bertso Olariak elkarteak sustaturik Nafarroa Kalean. 21:30ean, kantu afaria iragarri dute Doinua Musika Eskolaren eskutik, Gernika plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta sagardoa eta ura izango dira. Gaueko 23:30ean txaranga aterako da eta 23:00etan, Neskatasuna, Mutilak eta DJ Eukenen kontzertuak Txosnagunean.
Irailak 14an, larunbata, goizeko 11:00etan, 40. sukaldari lehiaketaren hasiera, Azokan. Ordu berean, 11:30ean, erraldoi alardea izango da, LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustaturik. Parte hartuko dute Legazpiko konpartsak, Urretxukoak, Iruñeako Errotxapeakoak, Ororbia, Iruñeako Alde Zaharrekoak eta Ordizikoak. Doinuzahar gaiteroek alaituko dute giroa. Aran-tzazu bidegurutzetik abiatuko dira, Santikut egoitza eta Santikutz kalea zeharkatzeko. Patrizio Etxeberria kalea eta Kale nagusia pasatu eta gero, Euskal Herria plazan bukatuko dute.
Arratsaldeko 14:00etan hasita, sukaldari lehiaketako sari banaketa izango da Euskal Herria plazan. Gero, txosnagunean baz-karia eta mojito dastaketa egingo da. Arratsaldeko 15:30ean hasita, 3x3 Saskibaloi txapelketa herrikoia Azokan. Andraitz Saskibaloi taldeak sustaturik. Ondoren, 17:30ean berriz, atletismoko 23. Milia hiritarra Aizkorri kalean, Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustaturik.
Arratsaldeko 17:00etan, txosnagunean Alarma morearen kontzertua izango da. Ordu bete beranduago, 18:00etan, erraldoi alardea, LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustaturik, euskal herri plazan, Nafarroa kalean eta Kale Nagusian.
GenEroa dantza ikuskizuna iragarrita dago arratsaldeko 19:0etan Euskal Herria plazan, Kimuak dantza kolektiboaren eskutik. Gero, 20:00etatik aurrera, Mariatxi Imperial de Guanajuato erdigunean eta ordu erdi beranduago Eukal Herria plazan.
Gaueko 23:00etan, kontzertua txosnagunean Bad Sound Systen eta DJ Eromenarekin.
Igandean, irailak 15, goizeko 09:00. 'Legazpiko 17. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala'. Izen ematea Kultur Etxean goizeko 09:00etatik 10:00etara egin ahal izango da.
09:30ean, Probintzia mailako bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, goizeko 09:00etik 11:00etara. Gero, 10:30ean hamaiketako eskainiko da Korostiaga mendian. Ondoren, 11:00etan, meza izango da bertan. 11:45ean erromeriari emango zaio hasiera, Goiz Deia Txistulari Taldearekin, Korostiaga mendian.
Goizeko 11:30etik 14:30ak arte, egurrezko eta herri kirol jolasak, Euskal Herria plazan (3-99 urte bitartekoentzat). Eguerdiko 12:30ean, Alaitasuna errondailk alaituko du giroa 14:00ak arte erdigunean.
Arratsaldeko 17:30ean hasita, haurrentzako 'Aurkitu gabeko altxorra' ikuskizuna Zirika Zirkus taldearen eskutik Euskal Herria plazan. Aurtengo jaiean azken hitzordua, 19:00etan izango da Legazpiko Musika Bandaren eskutik kalejira eta ondoren emanaldia Euskal Herria plazan.
Desde el sonsistorio legazpiarra han anunciado que se necesitan dos equipos para el concurso de carne de oveja. Deberán llamar al Servicio de Atencion a la Ciudadanía antes de mañana a las 12.00 horas. Debido a los cambios de última hora, al sobrar carne hay espacio para dos equipos para el concurso de carne de oveja. Podrán inscribirse llamando al SAC o dentro del municipio: 010, desde fuera al 943 73 70 30 hoy viernes de 07.30 a 15.00 horas o escribiendo a haz@legazpi.eus.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.