Legazpi
Artzaintzari gorazarre egiteko eguna LegazpinLegazpi
Artzaintzari gorazarre egiteko eguna LegazpinEl Diario Vasco
Legazpi.
Sábado, 31 de agosto 2024, 21:08
Aurten ere iritsi da Artzain eguna jai giroan ospatzeko urteroko hitzordua eta horretarako latxa ardia, Idiazabal gazta eta artzain txakurraren inguruko egitarau oparoa antolatu du Legazpiko Udalak Foru Aldundiaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren, Latxadun elkartearen, Artzai Gazta elkartearen eta Idiazabal jatorri izendapenaren laguntzarekin.
Publicidad
Hala, goizean zehar, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 40. Lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisauak, gaztagintza tailerra, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi okelaren lehiaketa izango dira besteak beste. Aurten berrikuntza bezala haurrentzako jolasak egongo dira elizako parkearen ondoan eta eguraldi txarra egingo balu frontoian. Postuak goizeko 10:00etan zabalduko dira.
Edizio honetan Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra eta Joaquin Ezkurra, Ameriketako artzainak, omentzeaz gain, artzain munduan erreferente izan den Milagros Oiartzabal ere omenduko dugu. Horrez gain ere, sorpresaren bat egongo dela aurreratzen du Udalak.
Gainera, baserritarrez jantzita joateko tradizioa berreskuratu nahi da eta horretarako ekimen txiki bat jarri du martxan. Artzain egunean photocall bat egongo da eta horrekin argazkiak ateratzea animatu nahi dituzte herritarrak. Parte hartzen duten argazki horiekin artzain eguneko instagram-a (@artzainegunalegazpi) etiketatu ondoren, kuadrillan gozatzeko bazkari bat zozketatuko da.
Bestalde, urtero bezala, herri bazkaria egongo da Aitxuri jatetxean. Herri bazkariaren ostean, arratsaldean, Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa egingo da Urtatzako zelaian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.