Legazpi
Brinkolako jaien azken egunaz disfrutatzeko aukera bikaina gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Legazpi
Brinkolako jaien azken egunaz disfrutatzeko aukera bikaina gaurA. M.
Legazpi.
Viernes, 30 de agosto 2024, 19:33
San Agustin jaien azken eguna dute gaur Brinkolan. Atzoko kontzertu erraldoiaren ondoren 1974ko jaialdia gogoratuz, gaur goizeko 10:30ean, txistularien goiz eresia auzoan zehar en-tzun ahal izango da. Eguerdiko 12:30ean berriz, mahai ingurua antolatu dute 'Euskal kantagintzaren nondik norakoa' gaiarekin. Partaideak: Pantxoa Karrere, Peio Ospital, Jon Enbeita, Koro Urbieta, Mikel Urteaga, Joxe Mari Telleria eta Jose Angel Urbietarekin moderatzaile lanetan, Jokin Matxinandiarenaarituko delarik. Arratsaldeko 14:00etan, kantu bazkaria izango da eta gero, 18:00etan, bola txapelketa antolatu dute. Iluntzeko 19:00etan berriz, musika emanaldi berezia izango da, 1974ko jaialdia gogoratzeko: Xabier Barriola, Jesus Castillejo, Iñigo Caballero, Maria Redondo, Amaia Aranguren, Jose Angel Urbieta, Mikel Alustiza eta Zumarragako trikitixa izango dira bertan.
Gaueko 21:00 auzo afaria antolatu dute Armuño elkartean, Elustondo anai-arrebekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.