Borrar
Lehen irteeran parte hartu zuen taldea. IZADI ZALEAK
Izadi Zaleak taldeak haurren bigarren irteera egingo du igandean

Legazpi

Izadi Zaleak taldeak haurren bigarren irteera egingo du igandean

El Diario Vasco

Legazpi.

Lunes, 6 de noviembre 2023, 21:10

Datorren igandean azaroaren 12an Izadi Zaleak taldeak haurren bigarren irtera egiteko asmoa du. Horretarako honako ibilbide hau aukeratu dute: Urkillagatik hasita Sarastarriko kobazulora hurbilduko dira, handik Lareoko urtegiraino iritsi eta Lizarrustin bukatu dute. Guztira 9 kilometroko ibilbidea izango da, eta 400 metroko igoera.

Izadi Zaleak taldetik gogorarazten dute kobazulora sartzeko linterna edo frontala eramatea beharrezkoa izango dela.

Irteeran parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da. Taldearen egoitzan egin daiteke astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era bitartean.

Urriaren 22an egin zuten ikasturteko lehen irteera haurrekin Izadi Zaleak taldekoek. Nafarroa inguruan ibili ziren, Riezutik Iturgoienerako Lezaundik pasatuz. Bukatzeko, Basabere baserri eskola bisitatu zuten. Taldekoek azpimarratzen dutenez, lehen irteera hura «oso ederra izan zen eta jendearen harrera ezin hobea». Hala bada, bigarren irteera honetan ere errepikatzea espero dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izadi Zaleak taldeak haurren bigarren irteera egingo du igandean