Borrar

Legazpi

Legazpiko Sortuk batzarra eta afaria ospatuko ditu irailaren 18an

C. L.

legazpi.

Jueves, 5 de septiembre 2024, 20:12

Legazpiko Sortuk deialdia luzatzen die herritarrei. Batzarra eta afaria egindo ditu irailaren 18an, asteazkena, Lekanazpi elkartean. Batzarra⏰19:00etan ospatuko du eta afaria ⏰20:30ean. «Erabaki kolektiboen momentua da. Legazpiko ezker abertzalearen unea», adierazten dute. «Batzarreko gaia nagusia Sortu Legazpiren plan politikoa onartzea izango da, hurrengo hilabeteetako gure zereginak gaurkotu eta Sortuk Legazpiko herrian dituen lehentasunak adostuko ditugu», iragar-tzen dute.

«Batzarraren ostean egingo den afariaren xedea Legazpiko ezkerreko independentista abertzaleon komunitate izaera modu informalean indar'tzea izango da», azaltzen dute. Afarian parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 611 040 487 telefonora wasapa bidali edo deituz (izen ematea 20 eurokoa izango da, 9 eurokoa ikasle eta langabetuen-tzat). Apuntatzeko azken eguna irailaren 16a izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legazpiko Sortuk batzarra eta afaria ospatuko ditu irailaren 18an