Legazpi
Sustraiak dantza taldearen dokumentalerako irudiak grabatuko dira igandeanLegazpi
Sustraiak dantza taldearen dokumentalerako irudiak grabatuko dira igandeanEl Diario Vasco
legazpi.
Miércoles, 16 de octubre 2024, 20:38
Datorren urtean Sustraiak Dantza Taldeak 50 urte betetzen dituela eta, dokumental bat prestatzen ari dira. Horretarako taldeko haur edota helduen taldeetan, inauteri konpartsetan, kapela dantzan eta urtero antolatzen diren Larrain Dantza eta San Joan Surako ikastaroetan aritutako dantzari, figurante eta musikariei parte hartzeko gonbitea luzatu diete.
Publicidad
Grabaketa igande honetan egingo da Euskal Herria plazan, 15:00etan hasita. Bertan, animatzen direnek fandango, arin arina eta kalejira dantzatuko dituzte.
Horrez gain, egun horretan dantza gehiago ere grabatuko dituzte, hala nola, Agurra. Hemen taldea sortu zuten dan-tzariak eta lehenengo haur taldeko dantzariak arituko dira. Baserritar jantziarekin dan-tzatuko da, eta grabaketa Olazabal Institutuan izango da 13:30ean. Azokan, berriz, 12:30ean, Aurresku eta soinu-zaharren txapelketa ezberdinetan aritu direnek dantzatuko dute, hemen ere baserritar jantziarekin.
Eta arratsalde partean, 16:30ean, Kale Nagusian, taldearen ikastaroetan aritu direnek (Inauteriak, Larrain Dantza, kapela dantza, San Juan Sua) Zortzikoa dantzatuko dute. Kasu honetan kalez jantzita dantzatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.