Urretxu
100 nerabe ariko dira sortzen, Udalak bultzaturiko Sormonak ekimenaren baitan, azaroaren 30era arteanUrretxu
100 nerabe ariko dira sortzen, Udalak bultzaturiko Sormonak ekimenaren baitan, azaroaren 30era arteanEl Diario Vasco
urretxu.
Miércoles, 18 de octubre 2023, 21:03
'Nora eramango gaitu bide berriak?' egiten zuen galdera Sormonak nerabeen arteko sormen lehiaketaren lehen edizioko kartelak, eta dagoeneko 100 lagun abiatu dira bide berrian.
Publicidad
Sormonak nerabeen artean sormena sustatzeko Urretxuko Udalaren proposamenak joan den astean itxi zuen izen emate epea, eta 27 proiektu eta 14-17 urte bitarteko 100 sortzailek eman dute izena askotariko proiekturekin: teknologia, kosmetika, musika, literatura, ikus-entzunezkoak, artea eta eskulanak, jolasak eta zerbitzuak izango dituzte ardatz hainbat proiektuk. Proiektuetatik gehienak (19) originalak izango dira, eta lanik gehienak taldean (22) egingo dituzte.
Orain, azaroaren 30era arteko epea izango dute proiektuak garatzeko. Tarte horretan, Urretxuko Udalak proiektuak garatzeko baliabideak eta inguruko eta Euskal Herriko adituen aholkularitza eskainiko die. Era horretara, nerabeen artean sormena sustatu nahi du Gazteria Sailak, norberaren zein komunitatearen garapenerako duen garrantzia aintzatetsita, besteak beste.
Behin proiektuak aurkeztuta, abenduaren 18an egingo da sari banaketa, eta bertan 200 euroko lau sari banatuko dituzte: bakarkako lan original bereziena; bakarkako lan eratorri bereziena; taldekako lan original bereziena; eta taldekako lan eratorri bereziena. Gabonetako oporretan parte hartzaile guztiek izango dute euren proiektuak plazaratzeko aukera.
Bizitzan zehar nerabezaroa da sormena goren izaten den aroa, eta Urretxuko Udalak sormena garatzeko bidea eskaini nahi die 14 urtetik (DBH2tik) 18 urtera bitarteko nerabeei, Sormonak lehiaketaren bidez. Sormena garatzeak osasunean, ongizatean eta garapenean duen onuretan lagundu nahi die, alegia. Horretaz gainera, nerabezaroaren ikuspegi positiboa ere zabaldu nahi izan du Urretxuko Udalak, ohiko estereotipoei aurre eginez, eta hortik dator izena ere, hormonak eta sormena hitzen arteko nahasketak: «Hormonak bor-bor ditugula esaten digute, baina sormena da bor-bor duguna».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.