Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Nerea Errasti eta Maialen Fidalgo, ostiraleko ikuskizunaren aurkezpenean atzo, Labeaga Aretoan. LIMIA

Urretxu

'Algaraka' bakarrizketa lehiaketa ostiralean helduko da Labeaga Aretora

Maialen Fidalgok eta Nerea Errastik Urretxu eta Zumarragako herritarrak ikuskizunaz gozatzera gonbidatu dituzte

Cristina Limia

Urretsu

Lunes, 13 de mayo 2024, 20:52

Maialen Fidalgok eta Nerea Errastik datorren ostiralean Labeaga Aretora helduko den 'Algaraka' bakarrizketa lehiaketaren berri eman zuten. Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara batzordeburuek hitzordu berezi honetaz gozatzera gonbidatu zituzten bertako eta inguruko herritarrak.

Publicidad

«Gaur poz handiarekin 'Algaraka', Euskal Herriko lehen bakarrizketa lehiaketa aurkeztera gatoz. Joan den ostiralean izan zen lehen kanporaketa Bergaran eta ostiral honetan jokatuko da bigarrena gurean», aditzera eman zuten. «Euskal Herrian bakarrizketagintza loraldian dago eta horren adibidea da lehiaketarako izen emateko epean 16 lagunek aurkeztu zutela euren 2-3 minutuko bakarrizketatxoa. 16 horietatik 11 lehiaketako epaimahaiak aukeratu ditu eta hamabigarrena herritarrek aukeratu dute», azaldu zuten.

«Lau kanporaketa jokatuko dira guztira: lehena, joan den ostiralean ospatutakoa, finala Bergaran, eta tartean beste bi kanporaketak Urretxu-Zumarragan eta Zumaian», aipatu zuten.

Labeaga Aretoan egingo den kanporaketari dagokionez, 20:00etan izango da eta lau parte-hartzaile izango ditu: Joana Arakistain, Ion Martinez 'Txiki', Josu Arrizabalaga eta Gaizka Sarasua. Miren Nogales eta Jon Olivares aktoreak arituko dira aurkezle lanetan eta epaimahaia bost kideek osatuko dute: Idoia Torregarai kazetari eta umorista, Josu Zubia kulturgilea, Potx pailazoa eta Aner Peritz bertsolari eta sor-tzailea. Bakarrizketari eta epaimahaikide gonbidatu bat ere egongo da, Iker Plazaola.

Doako izen ematea

Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da aforo neurriak direla eta. Horretarako bi udaletako sare sozialetan zabaldu da lotura. Honakoa da https://labur.eus/0MqYm»/ 0MqYm.

«Astean zehar pilatutako tentsioak barrez askatzeko eta pilatutako pozak ospatzeko plan bikaina izateaz gain, gure komunitaterako baditu beste bi helburu ekimen honek: batetik, gure komunitatea Euskararen mapan, erreferentziazko euskarazko ekimenen zirkuituan, kokatzeko balio izango digu, erreferentziazko herri gisa. Bestetik, gure komunitatea euskararen markari lo-tzeko ere baliagarri izango zaigu, gure komunitatea euskararekin estuago lotzeko, are gehiago horrelako ekimenek euskara plazer esperientziarekin lotzen dutelako. Beraz, euskararen mapa eta marka indartzeko balio izango digu Urretxu eta Zumarragan», nabarmendu zuten Maialen Fidalgok eta Nerea Errastik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad