Borrar

Urretxu

Azaroaren 4an Bilboko manifestaziora joateko autobusak Urretxu eta Zumarragatik

El Diario Vasco

urretxu.

Martes, 24 de octubre 2023, 21:59

Azaroaren 4an, larunbatarekin, euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, arratsaldeko 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa «euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren» testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek, eta Bilboko kaleak betetzera deitu dute.

Horretarako, Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte Urretxu-Zumarragatik Zintzo Mintzo elkartekoek. Izena emateko, 679494289 telefono zenbakiaren Whatsapp edo Telegram kontura mezu bat idatzi behar da. «Eman izena lehenbailehen, hartara jakingo dugu zenbat autobus beharko dugun eta maniobratzeko denbora izango dugu!», azaldu dute Zintzo Mintzo elkartetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azaroaren 4an Bilboko manifestaziora joateko autobusak Urretxu eta Zumarragatik