Urretxu
«Eibar Hiria Sarian lehiatzea ikasketa bikaina izan da gure neskentzat»Secciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
«Eibar Hiria Sarian lehiatzea ikasketa bikaina izan da gure neskentzat»Denboraldi honetan profesional mailako lasterketetan lehiatzeko aukera berri bat izan zuten Zatika taldeko neskek pasa den asteburuan Eibar Hiria Sarian. «Iaz bezala, aurten ere maila goreneko proba honetan gure txirrindulariek ikasketa bikaina bizitzeko aukera izan dute», azaltzen dute taldeko arduradunek. «Gipuzkoako errepideetan barrena 115 ... kilometro egin zituzten goi mailako talde indar-tsuenekin batera, tartean Movistar Team, Eneicat-CM Team, Roland, Cayon Laboral Kutxa...», nabarmentzen dute.
«Lasterketako irteera neutralizatua Eibarko Unzaga plazan egin zen, errepide nagusira atera bezain pronto tropela ziztu bizian kostaldera bideratu zen. Zumaia eta Zarautz lotzen dituen errepidean, luze luze eginda, tropelaren burua hartu nahian, Aiako igoerari ahal zuten egokien kokatuta heltzeko ahaleginetan aritu ziren Zatikako neskak, beraien burua ospe handiko Ane Santesteban, Lourdes Oiarbide eta abarrekin neurtuz», azaltzen dute.
«Aiako errepidean jarritako erritmoak eta jarraian igo zuten Orioko gainak kokatu zituen txirrindulariak lehenengoz bere tokian, Itziar bidean tropelarekiko tarteak finkatuz joan ziren eta Eibarko sarrerara iristean Krabelingo errepide maldatsuetatik barrena Arrateko Santutegira bidean banan banan ikusi genituen txirrindulariak, 3,5 kilometro %10 maldekin gaindituz», aipa-tzen dute. Lasterketako garailea Laboral Kutxako Yurani Blanco txirrindulari mallorkarra izan zen. Bigarren postua, atzetik aurrera egin zuen Usoa Ostolaza Laboral Kutxako zarauztarra lortu zuen. Hirugarren postua Human Powered Health taldeko Henrrie-tta Christierentzat izan zen.
«Goraipatzekoa da Zatika taldeko txirrindularien emana eta UCI PRO Series lasterketa batean erakutsitako maila bikaina, taldekide guztiek amaitu zuten proba, Lur Zufiriak 37. postuan, Nahia Imazek 38. postuan eta Olatz Marquetek 47. postuan, denak auraudiko denboraren barnean. Olatz Gabirondok, Garazi Bergarak eta Ziortza Ortizek ere proba amaitzea lortu zuten, denboraz kanpo izan arren, maila honetan ez da erreza izaten, batez ere, lasterketaren gogortasuna eta maila ikusirik», adierazten dute. «Aipatzekoa da araudiaren denboraren barne soilik zazpi euskal txirrindulari heldu zirela helmugara, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban eta Lourdes Oiarbide Laboral kutxatik, Lur Zufiria, Nahia Imaz eta Olatz Marquet Zatikatik eta Maite Urteaga Euskadiko Selekziotik», azpimarratzen dute. Urretxuko taldeko neskek ekainean izango dute denboraldiko lasterketa garrantsitsuetan parte hartzeko aukera: Espainiako Kopak Lizarran, Abanillan eta Suecan, Espainiako txapelketak Madrilen, erlojuaren aurkakoak Bergaran, Aizarnazabalen eta Vianan eta lehen aldiz, Kataluiniako lurretan egingo den Volta Osonan.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.