Lur Zufiria hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen Berriatuako helmugan.

Urretxu

Euskal Herriko lehen txallenge-itzuliari gogotsu egin zioten aurre Zatikako neskek

«Lan bikaina egin ostean, datorren igandean helduko diote hurrengo lasterketari Balmasedan» iragartzen dute

Cristina Limia

Urretxu

Martes, 23 de abril 2024, 20:25

Bizkaiko Lea Artibai eskualdean ekin zioten denboraldiko Euskal Herriko lehen txallenge-itzuliari Zatika taldeko neskek. Lekeitioko itsasportu inguruan, erlojuaren aurka fin aritu ziren Urretxuko taldeko txirrindulariak. Lehen egunean podiumean izan zen Zatika taldeko Nahia Imaz altsasuarra, hirugarren postua eskuratuz. «Iaz bezala, bere erlojuaren aurkako doaiak erakutsi zituen», nabarmentzen dute Zatikako kideek. «Taldekideak ere bikain aritu ziren», gehitzen dute. Olatz Gabirondo bederatzigarren postuan sailkatu zen eta Ziortza Ortiz hamalaugarren postuan. «Juniorretan, Intza Navarro hamargarrena izan zen sailkapenean», bereizten dute.

Publicidad

Txalengeko bigarren etapa berriz, Berriatuan burutu zen. «Lehen portua igaro ondoren pelotoia asko murriztu zen, Lekeitioko pasaeran, 'mila kurba' deri-tzon Lekeitio eta Ondarroa kostako errepideari gogor eutsi behar izan zioten. Talde lanaren eginkizunean, Lur Zufiria ormaiztegiarrak eguneko ihesaldi nagusian sartu eta lan bikaina egin zuen. Azken portuaren hasieran, Lur ihesaldiko boskotean sartuta zegoen. Hamar segundura, Olatz Marquet taldekidea zuen talde nagusiari aurre hartuta eta talde nagusiaren buruan ekin zion Nahia Imazek azken igoera gogorrari, Zatika taldea ederki ordezkatuz. Igoera zoragarria egin ondoren, Lur Zufiriak hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen Berriatuako helmugan eta Nahia Imazek bederatzigarren», goraipatzen dute.

Hirugarren eta azken etapari Markian heldu zioten. «Zatikako neskek ahaleginak egin zituzten lehiaren lehen taldean sartzeko eguneko igoera gogorrenetan, ibilbide horretan aurkariak indartsuagoak zirela ikusi arren, beraien aukerak jokoan jarri zituzten eta azken unera arte borrokatu zuten, baina egindako lanak ez zuen saririk jaso helmugan. Zatikako Imaz hamaseigarren, Zufiria hemezortzigarren eta Ortiz hemeretzigarren sailkatu ziren», azaltzen dute.

Datorren igandean izango dute hurrengo hitzordua Urretxuko taldeko txirrindulariek, Balmasedako emakumezkoen lasterketarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad