Borrar
Ekimenaren aurkezpen jendetsua atzo, udaletxeko Portaloian. LIMIA
'Euskaraz barrabarra' marka bateratua Urola Garaian zabalduko dute Udalek

Urretxu

'Euskaraz barrabarra' marka bateratua Urola Garaian zabalduko dute Udalek

Bezeroek euskara baliatu ahalko duten saltokiak eta enpresak nabarmenduko ditu marka koloretsuak

Cristina Limia

Urretxu.

Viernes, 17 de noviembre 2023, 21:34

Jon Luqui, Urola Garaiko Mankomunitateko presidenteak, Urola Garaiko udaletako zinegotziek eta euskara teknikariek, eskualdeko merkataritza bulegoetako teknikariek eta Bi-Tartean eta Ilinti merkatari elkarteetako ordezkariek 'Euskaraz barrabarra' marka bateratua aurkeztu zuten atzo, Urretxuko udaletxeko Portaloian.

«Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren ekimenarekin bat egin dugu Urola Garaiko Mankomunitateko udalek. Euskal Herri osoko 62 udal gara guztira 'Euskaraz barrabarra' marka bateratuaren lehen kanpaina honetan parte hartuko dugunok», azaldu zuten.

Ondoren, merkatariekin gauzatuko den ekimenaren berri eman zuten. «'Euskaraz barrabarra' ikurrak denda horretan bezeroak euskaraz egin dezakeela adieraziko du.Hori dela-eta, ikurra eskuratu ahal izateko langile guztiek euskara ulertzea izango da baldintza, bezeroak hizkuntza aldatu beharrik gabe; bestela esanda, bezeroak euskaraz egin ahal izatea saltoki eta enpresa horretan, nahiz dendariak edota enpresako kideak euskaraz ez hitz egin», aditzera eman zuten.

«Ekimena Urola Garaira ekar-tzeko, udaletako sailak elkarlanean aritu dira. Lanketa orokorra elkarlanean egiten ari badira ere, udal bakoitzeko Euskara saila arduratuko da bere eremuko merkatarien artean ikurra zabaltzeaz. Beraz, Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko ala Ezkioko merkatari ala enpresa bateko ordezkari batek, informazioa jasotzeko edota eskaria egiteko dagokion udaleko Euskara sailera jo beharko du. Udalek eurek ere joko dute merkatari eta enpresengana», iragarri zuten.

«Baldintzak betez gero, arduradunak udalak helaraziko dion konpromiso agiri labur eta argi bat sinatu beharko du, enpresaren datuekin. Ordutik aurrera, bereizgarria emango dio udalak, eta bereizgarria izan ahalko du baldintza betetzen duen bitartean», nabarmendu zuten.

Honekin batera, Urola Garaiko Udalek 'Euskaraz barrabarra' herrikideen artean zabaltzeko ahalegina egingo dute. Ahalegin horren baitan, ekimena susta-tzeko berenberegi sortutako '17. Logela' izeneko ihes-gela edo scape rooma izango da abenduaren 8tik 10era bitartean Zumarragako plazan jarriko den kamioi batean. Dagoeneko plaza guztiak bete dira.

Bestalde, Gabonak gertu diren honetan, Jaurlaritzak beste behin 'Eskatu, eskaini, euskaraz' kan-paina abiarazi duela jakinarazi zuten. «Datozen egunotan euskarriak merkatariei helaraziko dizkiete Urola Garaiko udalek», aditzera eman zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskaraz barrabarra' marka bateratua Urola Garaian zabalduko dute Udalek