Borrar
Zatika taldeko Naya, Lur eta Oneka lehian.
Gogotsu heldu diote denboraldiari Zatika txirrindulari taldeko neskek

Urretxu

Gogotsu heldu diote denboraldiari Zatika txirrindulari taldeko neskek

Oreretan, Nojan, Bergaran, Seguran eta Beasainen eman dituzte lehen urratsak

Cristina Limia

URRETXU.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:50

Zatika txirrindulari taldeko neskek otsailaren 23an eman zioten hasiera denboraldi berriari Oreretan, Emakumez-koen Euskaldun Torneorako puntuagarri zen lasterketan. «Lehen proba honetan jarrera bikaina izan zuten gure txirrindulariek, pedal kolpe onean zirela erakutsiz», azaltzen dute taldetik. Martxoaren lehen asteburuan jarraitu zuten lehia, Nojan ospatu zen Espainiako Kopako lehen lasterketan, baina junior, elite eta sub 23-ko probetan izandako erorketa nabarmenak medio, antolatzaileak lasterketak neutralizatu beharrean aurkitu ziren. «Sub 23 eta elite lasterketan hiru itzuli ordez bi besterik ez zituzten osatu. Lehena neutralizatua. Bigarren itzuliko azken 35 kilometroak eroak izan ziren», nabarmentzen dute. «Zatikako neskek ez zuten egun ona izan, hiru txirrindulariek erorketak jasan zituzten eta Naya Mangasek, helmugatik hiru kilometrotara zegoenean, zulatua izan zuen. Zorionez erorketen ondorioak ez ziren larriak izan», diote.

Martxoaren 21ean, berriz, Euskaldun Torneorako puntuagarria den Bergarako Lokatza Elkarteak antolaturiko VIII San Martzial igoeran izan ziren. Bertan, elite eta sub 23 mailako hirugarren postuak eskuratu zituen Garazi Bergarak, «lasterketa egokia duela erakutsiz eta iazko moduan podiuma zapalduz», diote.

Martxoaren 22an Segurako txirrindulari elkarteak antolatutako IV Emakumezkoen Segura Sarian parte hartu zuten. Ibilbidean gasoil orbanak agertu ziren, erorketak ere izan ziren nagusi eta kadete mailako lasterketa neutralizatu beharren aurkitu ziren antolatzaileak. Horren aurrean, open mailako lasterketako ibilbidea guztiz aldatu zuten txirrindularien segurtazuna berma-tzeko. Zeraingo bi igoera eta Mutiloatik minatako igoera bat gainditu behar izan zituzten.

«Lasterketa bikaina egin zuten gure ordezkariek, zazpigarren eta bederatzigarren postuak lortuz», goraipatzen dute. «Euskaldun Torneoko Sub23 mailako lider-goan puntuekin berdinduta egotea lortu du Naya Mangasek Segurako probaren ostean. Bide onean ari dira Goierri kirol elkarteko txirrindulariak», diote.

Martxoaren 23an, Beasaingo Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatutako V Igartza Sari Nagusia ospatu zen, Zatikako neskek etxekotzat duten lasterketa. «Ibilbidea ederki ezagutzen dute eta gogotsu irten ziren beste behin Espainiako Kopako lasterketa gogorrenari aurre egitera», azaltzen dute. Junior mailan Romaratezabala ahizpek lasterketa amaitzea lortu zuten, elite eta sub 23 mailetann Oneka, Lur eta Nayak lortu zuten helmugaratzea 34, 35 eta 37 postuak eskuratuz lasterketa bikain bat egin ondoren.

Eskertza antolatzaileei

«Zatika taldetik aipatutako proba guztien antolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu emakumezkoen lasterketen alde egindako lanagatik», balioan jartzen dute taldetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gogotsu heldu diote denboraldiari Zatika txirrindulari taldeko neskek