Urretxu
Goierri Desvill taldearen ahaleginek ez zuten saririk izan markagailuanSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
Goierri Desvill taldearen ahaleginek ez zuten saririk izan markagailuanDenboraldiko azken norgehiagoka gazi-gozoa izan zen Goierri Desvill Publicidad saskibaloi taldearentzat. Tolosan jokatu zuen larunbat goizean, Take Urdin taldearen aurka. «Jokalariek gogotsu heldu zioten lehiari eta 0-4 partziala lortu zuten lehen bi minutuetan, baina ondoren egindako hutsegite ugariek markagailuan eragina izan zuten eta lehen laurdena 12-8 amaitu zen Tolosakoen alde», azaltzen dute.
«Bigarren laurdena ere ez zuten bide onetik hasi eta lehen 8 minutuetan saskiratze bakarra lortu zuten, baina markagailua 23-10 jarri zenean gureak esnatu egin ziren eta beraien benetako maila erakutsi zuten, bigarren laurdena 28-15 emaitzarekin amaituz», nabarmentzen dute.
«Goierrikoek ez zuten burua makurtu eta hirugarren laurdenean, 5 minutuetan 3 puntuetara murriztu zuten Takerekin markagailuan zuten aldea, 28-25 emaitza lortuz. Partida parekatu egin zen eta garaipena gertuago ikusten hasi ziren gure jokalariek, baina Tolosakoek aldaketak egin zituzten eta beraien defentsa gogortuz, markagailuan aldea lortu zuten, hirugarren laurdena 42-33 bukatuz», gogora ekartzen dute Goierrikoek.
«Gogor jarraitu zuten lanean gure jokalariek azken laurdenenean, baina ez zuten lortu aldea murriztea eta 57-42 emaitzarekin galdu zuten denboraldiko azken norgehiagoka, dena eman arren» adierazten dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.