Secciones
Servicios
Destacamos
Goierri Oxykor saskibaloi taldeak garaipen gozoa lortu zuen pasa den igandean Take Orbinox taldearen aurka Tolosako Usabal polikiroldegian,39-41 emaitzarekin gailenduz. «Gure kadete neskek sekulako partida jokatu zuten etxetik kanpo, taldearen lehen garaipena lortuz. Partida oso parekatua izan zen uneoro. Lehen eta bigarren laurdenetan ... ez zen talderik gailendu, bai tolosarrek eta bai urretxuarrek egundoko jokoa egin baitzuten. Horrela, atsedenera 27-26 markagailuarekin iritsi ginen», azaltzen dute. «Hirugarren zatia Takek eraman zuen, 8-5 partzialarekin. Hala ere, goierriko neskek oso ongi jokatu zuten, batez ere, defentsan. Laurden erabakigarria, ordea, laugarrena izan zen. Erasoan lasaitasuna mantenduz eta defentsa gogor batekin, Goierriko neskek berdinketa lortu zuten, 39-39, amaierarako bi minutu falta zirenean... Azkenik, urretxuarrek saskiratze bat egin eta garaipena lortu zuten», gogora ekartzen dute harro.
«Garrantzitsua da taldeak izan zuen jarrera paregabea aipatzea, uneoro kontzentrazioarekin jokatuz eta kantxan dena emanez. Nabarmentzekoa da orain arte egindako lan eta hobekuntza.Orain hurrengo hitzorduei begira, disfrutatzea eta borrokatzea besterik ez da falta!», adierazten diete jokalariei.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.