Borrar
Patata tortilla izan zen sukaldaritzako saioaren izarra.
JM Iparragirre institutuko festa

Urretxu

JM Iparragirre institutuko festa

Ikasle eta irakasleek ekintza sorta ederrarekin ospatu zuten ikasturtearen azken txanpa

Cristina Limia

Urretxu

Martes, 18 de junio 2024, 20:24

Ikasturteko azken egunak festa giroan ospatzen ari dira Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak. JM Iparragirre institututik pasa den ostiralean egindako jaiaren berri ematen dute. «Denetariko ekintzez osatutako programaz gozatu zuten ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Goizean zehar, eguraldia lagun, jolas, kirol eta sukaldaritza saioak izan ziren nagusi institutuan bertan. Jarraian, festa Urretxuko Gernikako Arbola Plazara lekualdatu zen. Bertan, karparen babesean, bazkari erraldoia ospatu zuten ikastetxea osatzen duten kideek. Bazkalondoa musikaz alaitu zuten ikasle ohia den DJ Dimak eta ikastetxean batxilergoa amaitu berri duen Olaia Castrok, Zatekeen erromeri-taldeko kide dena», azaltzen dute ikastetxetik. «Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu festa-egun honen antolakuntzan aritu diren norbanako eta taldeei, eta baita Urretxuko Udalari ere. Opor zoriontsuak opa dizkizuegu denei!», adierazten dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco JM Iparragirre institutuko festa