Urretxu
JM Iparragirre institutuko festaUrretxu
JM Iparragirre institutuko festaIkasturteko azken egunak festa giroan ospatzen ari dira Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak. JM Iparragirre institututik pasa den ostiralean egindako jaiaren berri ematen dute. «Denetariko ekintzez osatutako programaz gozatu zuten ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Goizean zehar, eguraldia lagun, jolas, kirol eta sukaldaritza saioak izan ziren nagusi institutuan bertan. Jarraian, festa Urretxuko Gernikako Arbola Plazara lekualdatu zen. Bertan, karparen babesean, bazkari erraldoia ospatu zuten ikastetxea osatzen duten kideek. Bazkalondoa musikaz alaitu zuten ikasle ohia den DJ Dimak eta ikastetxean batxilergoa amaitu berri duen Olaia Castrok, Zatekeen erromeri-taldeko kide dena», azaltzen dute ikastetxetik. «Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu festa-egun honen antolakuntzan aritu diren norbanako eta taldeei, eta baita Urretxuko Udalari ere. Opor zoriontsuak opa dizkizuegu denei!», adierazten dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.