Larunbat goizean ospatutako 'Mintzodromoaren' parte-hartzaileen taldeko argazkia.

Urretxu

Mintzodromoari gogotsu heldu zioten Urretxuk eta Zumarragak

Topaketa Portaloian egin zuten, Amaiur Jauregi eta Olaia Castro musikarien eta Joanes Plazaola idazlearen parte-hartze bereziarekin

Cristina Limia

Urretxu.

Lunes, 2 de diciembre 2024, 19:24

Urretxuko eta Zumarragako Udalek 'Mintzodromoa' ospatu zuten beste behin Euskararen Egunaren bueltan. Hitzordua larunbat goizean izan zen Portaloian.

Publicidad

Topaketa jendetsua eta berritsua izan zen, izan ere, hainbat gairi helduz euskaraz hitz egitea zen deialdiaren helburua. Parte-hartzaileek Euskaraldia, merkataritzako Bono Dendak eta gripearen aurkako ... txertoa izan zituzten hizpide oraingo honetan. Solasaldiaren aurretik, bi kultur emanaldi oparitu zizkieten bertako hiru artista gazteek.

Amaiur Jauregi eta Olaia Castro musikariek kantu bat eskaini zuten eta Joanes Plazaolak bere idazlan sarituetako bat irakurri zuen. Euskararen Eguna gogo-tsu ospatuko dute gaur Urola Garaiko herriek.

Ikastetxeek ekin-tza anitzak antolatu dituzte. 'Urretxuko kantu afaria 30 urte' dokumentala ere aurkeztuko da, 19:00etan, Labeaga Aretoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad