Urretxu
Piztu Gazte Mahaiak eraberrituta abiatu berri du 2023 ikasturteaUrretxu
Piztu Gazte Mahaiak eraberrituta abiatu berri du 2023 ikasturteaA. U.
Urretxu.
Martes, 24 de octubre 2023, 21:59
Abiatu du jada ikasturtea Piztu Gazte Mahai eraberrituak. Lehen saio honetan ordezkari guztiak elkartu dira, Urretxuko udaletxeko Portaloian. Ikastetxe guztietako DBH 3 eta 4 ikas-mailetako ordezkariak izan dira. Lehen saioa elkar ezagutzeko, garatuko dituzten proiektuetara hurbiltzeko eta hemendik aurrerako saioetarako espazioa nola antolatu zehazteko baliatu dute.
Publicidad
Ez da logotipoa ikasturte berri honetarako eraldatu duen bakarra, logotipoarekin batera proiektu osoa birplanteatu du Urretxu Udalak parte hartzaileagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza izan du horretarako Gazteria Sailak, eta abiatu aurretik ikastetxeetako arduradunei ere aurkeztu zaie.
Berrikuntza nagusia landu beharrekoak dira: euren proposatutako proiektu bat ez ezik, Udalak desafio bat ere proposatu die, Gaztebidean eraberritua eurenganatzeko estrategia zehaztea.
Euren proposatutakoak lehen saioan aztertu ondoren, ikastetxeetan euren kideekin landuko dituzte datozen asteotan, parte hartzea ikas-maila horretako nerabe guztiena zabalduko da horrela.
Beste berrikuntzetako bat parte hartzean sakontzea izango da, erabateko parte hartzera iritsi arte. Abendura bitartean Urretxuko Udaleko Gazteria teknikariak eta Gaztebideaneko koordinatzaileak izango badira ere saioen gidariak eta saiook eta ikastetxeetako lanketak prestatuko dituztenak, abendutik aurrera eurek gidatuko dituzte euren saioak eta ikastetxeetako parte hartzeak eta eurak izango dira proiektua gidatuko dutenak.
Horren aurretik, baina, abenduan, udal ordezkariekin elkartuko dira euren proiektuak elkarbanatu, nola garatuko duten aurkeztu eta elkarlana zehazteko. Bilera horren ondoren komunitateari ere aurkeztuko dizkiete proiektuak prentsaurreko bidez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.