![Tolosan lan bikaina egin arren, saririk gabe itzuli ziren Goierri Desvill taldeko infantilak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/20/Goierri%20Desvill%20Publicidad%20taldeko%20infantilak.jpg)
![Tolosan lan bikaina egin arren, saririk gabe itzuli ziren Goierri Desvill taldeko infantilak](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/20/Goierri%20Desvill%20Publicidad%20taldeko%20infantilak.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Goierri Desvill Publicidad saskibaloi taldeko infantilek ez zuten merezitako saria jaso Tolosan jokatutako norgehiagokan. «Lehenengo minutuak oso parekatuak izan ziren bi taldeentzat eta ez batak ez besteak ez zuen abantaila nabarmena lortu markagailuan, lehenengo laurdena 12-12 emaitzarekin bukatu zen. Bigarren laurdenean Goierrik hobeto jokatu zuen eta 8 puntuko aldea atera zien tolosarrei hasierako minutuetan. Ondoren, jokoa parekatu egin zen berriro, saskiratze onak egin zituzten bi taldeek eta atsedenaldira 21 -28 emaitzarekin heldu ziren, markagailua gure alde. Bueltan, tolosarrek abantaila murrizten joan ziren, gure jokalariek ez zuten asmatu jaurtiketetan eta bertakoek emaitza berdintzea lortu zuten hirugarren laurdena bukatzeko bi minutu falta zirenean», azaltzen dute taldeko arduradunek.
«Hirugarren laurdena 34 -36 emaitzarekin bukatu zen Goierriren alde. Dena erabakitzeko zegoen laugarrenean eta lehia oso parekatua eta emozioz betea egon zen. Azkenean, emaitza estu batekin, 45-44, tolosarrek irabazi zuten partidua. Gure infantilek lan bikaina egin zuten. Jardunaldiak pasa ahala, taldearen hobekuntza nabaria da. Lanean jarraitu eta laster iritsiko dira garaipenak!» adierazten dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.