Borrar
Jon Luqui alkatea eta Maialen Fidalgo zinegotzia, plana eskuartean dutela.
Udalean Euskara NormalizatzekoPlan Estrategikoa prest

Urretxu

Udalean Euskara NormalizatzekoPlan Estrategikoa prest

Udal Gobernuak plana garatzeko erabili duen metodologiaren eta hurrengo pausoen berri eman du

Cristina Limia

Urretxu.

Sábado, 27 de enero 2024, 22:22

Udal Gobernuak Udalean Euskara Normalizatzeko Plan Estrategikoa garatu duela adi- tzera eman du. «Bere helburu nagusia Urretxuko Udalean euskara ere lan hizkuntz ohikoa bilakatzea da, administrazioan bi hizkuntzen erabileraren berdintasunerako pausoak ematea. Baita hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko egitura bat sortzea», azaldu du Jon Luqui alkateak. Plan Estrategikoa 2023-2027 bitartean landuko da hizkuntza irizpide zehatzak jarraituz.

«1982tik aurrera hizkuntza normalizaziorako onarturiko lege ezberdinak eta 2021ean jasotako Bikain ziurtagiriaren ebaluazio-txostena oinarri hartuta egin dugu plan hau. Beraz, aurreko normalizazio planen jarraipen bat da, baina osatuagoa eta plangintzaldi berriari egokitua dagoena», adierazi du. Plan berria diseinatzeko Udalak Kemen metodologia erabili du, «Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak VII. Plangin-tzaldirako proposatutakoa», nabarmendu du Luquik. Tresna honen bidez, erakundean euskararen kudeaketa eta erabilerari dagozkion 48 adierazle ebaluatu dira, horietako 20 kudeaketaren ingurukoak eta gainontzeko 28ak erabileraren esparrukoak.

Plana diseinatzeko eman den lehen urratsa Urretxuko Udalak aurretik sortua zuen Barne Kudeaketa Taldea (BKT) berreskuratzea izan da eta honekin batera planaren jarraipena egiteko egitura izendatzea. Luquiren hi-tzetan «euskara gai transbertsala da, udaleko sail guztiek, sail guztietan landu beharrekoa, eta horregatik erabaki dugu departamentu buru guztiak biltzen dituen organoari, Barne Kudeaketa Taldeari, ematea ardura hori».

«Erabaki hori ez da ohikoa, koordinazio lan handiagoa eska-tzen du, esfortzu handiagoa, baina benetan ondo egin nahi badugu, ezinbestekoa da denon partehartzea bermatzea», gehitu du. Talde tekniko bat egongo da, planaren lanketa teknikoaz arduratuko dena.

Plana aurrera ateratzeko, autodiagnostiko bikoitza egin da: kuantitatiboa eta kualitatiboa. Modu honetara, Urretxuko Udalak datozen bost urteetarako euskararen normalizazioan duen ikuspegia lortu ahal izan du.

Kudeaketa eta erabilera

Behin plana zehaztuta, hau martxan jartzeko irizpideak ezarri dira. Kudeaketa sistemari dagokionez, euskararen erabileraren normalizazioa Udalaren kudeaketa orokorrean txertatuko da. «Lidergoa zehaztea ere garrantzitsua da, Udaleko langileek eta politikoek euskararen aldeko jarrera proaktiboa erakutsi behar baitute. Langile berrientzako ere harrera linguistikoaren protokoloa ezarriko da», diote. Erabilerari dagokionez, euskara izango da ohiko hizkuntza, bai ahoz eta baita idatziz ere eta irudia, kanpo harremanak eta sortuko diren materialetan ere euskara izango da lehenetsiko den hizkuntza.

Hurrengo pausoei dagokionez, 2024 urtean zehar planeko zor-tzi lan ildo eta ekintza definitu direla zehaztu dute, urtean zehar garatuko direnak. Planarekin batera, Hizkuntza irizpide berriak landu eta onartuko dira eta langileen artean zabalduko dira. Udalarekin harremana duten elkarte, enpresa, herritar etabarren artean ere ezagutzera emango da. «Sozializazio prozesua deitu diogu», azaldu du Jon Luquik. Zabalkundea egin ostean, planaren egitura berria martxan jarriko dute eta martxa hori neurtzeko aginte panel bat ere sortuko da. Hizkuntza-klausulak ere hartzen ditu kontuan planak. «Egia da, dagoeneko, Udalean egiten diren hitzarmen, dirulaguntza eta kontratuetan euskararen erabilera bermatzeko klausulak txertatzen direla, baina horiek sistematiza-tzea da plan honen helburuetako bat», azaldu du.

«Plan berriarekin, herritarrek eta langileek, bai Udalean eta baita kanpoan ere, euskaraz egitea bultzatuko da modu aktiboan. Barnean, euskara Udaleko zerbitzu hizkuntza izango da eta kanpoko erakundeekin euskarazko harremanak izateko hi- tzarmenak bultzatuko dira», adierazu du. Honekin batera, Udal barruan erabiltzen diren baliabide informatikoen zerrenda egingo da, euskaraz daudenena langileen artean zabaltzeko, eta itzulpenak egiteko eskura dituzten baliabideen berri ere emango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalean Euskara NormalizatzekoPlan Estrategikoa prest