Urretxu
Uztaila hilabete oparoa izaten ari da Zatikako neskentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
Uztaila hilabete oparoa izaten ari da Zatikako neskentzatUztaileko lasterketen berri ematen du Urretxuko Zatika emakumezkoen txirrindulari taldeak. Hilabete honetan Espainiako Kopako azken lasterketan parte hartu dute neskek Leon inguruko errepideetan. Junior mailako probarekin hasi zen txirringa gaineko hitzordu ederrra. Maila eta kategoria desberdinei egokitutako ibilbide desberdinei aurre egin zieten parte-hartzaileek, ... Leongo erdigunetik abiatu eta helmuga berriro Leongo erdigunean kokatuz.
Eguneko lehenengo lasterketan Intza Navarro hamabosgarren sailkatu zen, honekin batera, Kopako sailkapen nagusian hamargarren postua eskuratu zuen. Eguzkiñe Romaratezabalak berrogeita hamaikagarren postua lortu zuen, «bere lehen Kopa izanga lan polita eginez», nabarmentzen dute. «Kadete mailan, Olatz Romaratezabala izan genuen, bere lehen denboraldi honetan bide ederra egiten ari da lasterketetan eta kasu honetan bigarren taldetxo batean heldu zen helmugara», azaltzen dute. «Lasterketa nagusian, bederatzi txirrindulariekin aurkeztu zen gure taldea. Lan bikaina egin ondoren, azken kilometroetan talde nagusian zazpi ordezkari genituen eta gure neskek saiakera desberdinak burutu zituzten ihesaldia egiteko. Hamar kilometroen faltan, Oneka Sanchezek tropelari aurre hartu eta segundu batzuen abantaila lortu zuen. Atzetik berriz, tropel nagusian, Eneicat taldeko kideak lanean jarri eta Onekaren ihesaldiari amaiera eman zioten sprinterako antolatzen ziren bitartean. Helmugan Valentina Basilico, Leongo Eneicat taldeko italiarra, izan zen lehena. Gure taldeko Naya Mangas sub23 mailan hirugarren sailkatu zen, lasterketa orokorrean bostgarren postua eskuratu zuen eta Kopako sailkapen nagusian hamairugarren postua lortu zuen. Olatz Marquet hamazazpigarrena izan zen eta Nahia Imaz hemeretzigarrena sailkapen nagusian. Lan onaren emaitza», balioan jartzen dute.
Asturiasen ere izan dira hilabete honetan, Pola de Sieron ospatutako lasterketan sub23 eta elite mailako txirrindulariek parte hartu zuten. Lur Zufiria bigarrena izan zen, Naya Mangas bosgarrena eta Nahia Imaz hamargarrena. «Lan horri esker Zatika bigarrena izan zen taldekako sailkapenean», goraipatzen dute. «Hilabete oparoa izaten ari da gure txirrindularientzat», nabarmentzen dute.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.