Urretxu
Zatika nesken txirrindulari taldea Arabako Itzulian lehiatzen ari daUrretxu
Zatika nesken txirrindulari taldea Arabako Itzulian lehiatzen ari daC. L.
urretxu.
Miércoles, 15 de mayo 2024, 20:55
Arabako lurretan izan zen Zatika emakumezkoen talde urretxuarra maiatzeko lehen asteburuan, Arabako Txirrindularitza Federazioak challenge erara antolatutako itzuliaren baitan. Hone barruan hiru proba izango dituzte talde urretxuarreko txirrindulariek: Legution eta Duranan egin dira bi lehenak eta Laudioko errepideetan izango da azkena. «Lehen bi lasterketetan lan bikaina egin dute gure neskek», azaltzen dute taldekoek.
Publicidad
«Legutioko lehiaketa hasiera hasieratik oso nahasia izan zen antolaketaren akatsak medio, kadete mailan bi itzuli eman behar zituzten, Legutio-Kruzeta-Otxondo-Legutio ibilbidean barrena, baina bakarra egin zuten, lasterketako erritmoan, anbulantzia ezak itzuli oso bat neutralizatua uztea behartu baitzuen», azaltzen dute.
«Junior eta afizionatu mailetan ere antzeko egoera bizi izan zuten eta lasterketa erdian itzuli bat gutxiago bete beharko zela azaldu zuten epaileek anbulan-tziak Gasteizera itzuli behar zirela azalduz», gehitzen dute.
«Ordura arte, Zatikako txirrindulariek lan bikaina egin zuten ihesaldi saiakeretan eta azken sprintean Naya Mangas laugarren postuan sailkatu zen», nabarmentzen dute.
Duranako probari dagokionez, eguneko zailtasun handiena Arabako lautadako haize indartsua izan zela azaltzen dute. «Soro arteko ibilbide estuetan Zatikakoek talde lan ona egin zuten ihesaldietan murgilduz, loratzen zen ihesaldi bakoitzean taldekideren bat beti bait zegoen. Lasterketa erdirako multzo nagusia ederki astindua zegoen, 30 txirrindularik osaturik. Laukote batek osatu zuen ihesaldi nagusia, bi txirrindulari errusiar, Abadiño taldeko madrildar bat eta Zatikako Nahia Imaz alsasuarra. Laukotean azkarrena Daria Fomina errusiarra izan genuen helmugan eta gure Nahia Imaz hirugarren sailkatu zen», aditzera ematen dute. «Azken kilometroetan eraso egin ondoren multzo nagusiari aurre hartuta Oneka Sanchez seigarren postuan sailkatu zen eta junior mailakoen artean lasterketa erdian erorketa izan eta multzo nagusian iritsi zen In-tza Navarro hirugarren juniorra izan genuen», aipatzen dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.